Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carmen Alvarezek 2028ra arte berritu du Eibarrekin

Aurrelaria bigarren aldia ari da betetzen Eibarren; 2021ean, Atletico Madrilek utzita ailegatu zen Ipuruara, eta 2024-2025 denboraldian itzuli zen talde armaginera.

Carmen Alvarez (Eibar).
Carmen Álvarez SD Eibarreko jokalaria; Argazkia: Europa Press

Carmen Alvarezek 2028ra arte berritu du Eibarrekin, astearte honetan, talde armaginak iragarri duen arabera.

Aurrelaria bere bigarren epea osatzen ari da Eibarren; 2021ean, Ipuruara ailegatu zen, Atletico Madrilek utzita, eta 2024-2025 denboraldiaren neguko merkatuan itzuli zen talde armaginera.

Alvarezek 44 partida daramatza Eibarren elastikoarekin, eta zenbaki hau handitzen jarraituko du, gutxienez 2027-2028 denboraldiaren amaieraraino.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X