Madariagaren golak eta Magunagoitiaren geldiketek Ipuruan elkarren segidako laugarren garaipena eman diote Eibarri Sportingen aurka (1-0)
Beñat San Joseren taldeak 48. minutuan sartu du gol erabakigarria. Bigarren zatian, Jon Mikel Magunagoitiak hainbat geldiketa bikain egin ditu, eta hori ezinbestekoa izan da talde armaginak hiru puntuak eskuratzeko.
Javi MartInez, artxiboko irudian. Argazkia: Europa Press.
Eibarrek 1-0 garaitu du Sporting Gijon Ipuruan, 2025-2026 denboraldiko Hypermotion Ligako 24. jardunaldian. Ander Madariagak egin du Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola, eta Jon Mikel Magunagoitia atezainak ere partida bikaina egin du, meritu handiko geldiketak egin baititu. Horrenbestez, Eibarrek 31 puntu ditu jada, laugarren aldiz jarraian nagusitu da bere zelaian, eta, behin-behinean, sailkapeneko 13. postuan kokatu da.
Lehen zatian, Eibar eta Sporting nor baino nor gehiago izan dira berdegunean, baina Asturiasko taldeak izan du gol aukerarik argiena: 15. minutuan, korner batean, Dubasinek, buruz, zutoinera errematatu du. 40. minutuan izan du etxeko taldeak aukera argiena: Jon Guruzetak area ertzetik jaurti du, armaginek erasoko jokaldi ona egin ostean, baina Yañez atezainak gelditu egin du. Horrela, bigarren zatian erabaki da dena.
Bigarren zatiari ezin hobeto ekin dio Eibarrek. 48. minutuan, Beñat San Joseren taldea erasoan ari zela, Sporting taldeko atezaina eta atzelariak ez dira behar bezala moldatu baloia aldaratzeko, Martonek area barruan berreskuratu du, nafarrak Madariagari eman dio, eta horrek sare barrura bidali du baloia: 1-0.
Ezkerrez egindako jaurtiketa batean, Corpasek gertu izan du 2-0ekoa. 62. minutuan, Eibarrek Guruzetari penaltia egin diotela eskatu du, eta Sportingek oso gutxigatik ez du 1-1ekoa egin hurrengo jokaldian, Rosasen eskutik. Jarraian, Dubasini kanpora joan zaio jaurtiketa bat, kontraeraso batean.
Handik oso gutxira, Magunagoitiak geldiketa ikusgarria egin du. Otero bakar-bakarrik gelditu da haren aurrean, baina zornotzarrak ezin hobeto erantzun dio. 79. minutuan, Magunak berriro ere erakutsi du maila handia duela, Gelabertek egindako jaurtiketa oso arriskutsu bat kornerrera bidalita. Une horretan, emozio handia zegoen Ipuruan: Sporting gogor ari zen presionatzen, eta Eibar sendo zebilen atzealdean eta abiaduraz eta anbizioz ari zen ateratzen.
Orduan, baina, epaileak kanporatu egin du Sportingeko kapitaina, Otero, Peru Nolaskoaini ostikada bat eman baitio.
Azken minutuetan, emozio handia izan da, baina Eibarrek eutsi egin dio, eta garaipena eskuratu du. Norgehiagoka amaituta, klub armaginak iragarri du Magunagoitiak gutxienez 2027ra arte jarraituko duela Eibarren; izan ere, Eibarko atezainaren kontratua automatikoki luzatu da, jokatutako partiden kopuruarekin lotutako klausula bat bete baitu.
Fitxa teknikoa
1 - Eibar: Magunagoitia, Cubero, Nolaskoain, Marco Moreno, Arbilla (Alvaro Rodriguez, 83. min), Sergio Alvarez, Olaetxea (Javi Martinez, 68. min), Corpas, Madariaga (Jair Jr. 83. min), Guruzeta (Magunazelaia, 68. min) eta Marton (Bautista, 60. min).
0 - Sporting Gijon: Rubén Yañez, Guille Rosas, Curbelo, Pablo Vazquez (Diego Sanchez, 38. min), Brian Olivan, Manu Rodriguez (Ferrari, 58. min), Alexandre, Dubasin, Gelabert, Queipo (Bernal, 77. min) eta Juan Otero.
Gola: 1-0, 47. min: Madariaga.
Epailea: German Cid (Gaztela eta Leon). Sporting taldeko Otero kanporatu du, gorria aterata, eta txartel horia atera die Eibar taldeko Corpas, Olaetxea eta Jair Jr. jokalariei, eta Sportingeko Queipo eta Ferrari jokalariei eta Borja Jimenez entrenatzaileari.
Nabarmentzekoa: 5.566 zale bildu dira Ipuruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.