Eibarrek ezin izan du punturik eskuratu Burgosen aurka (1-0)
Partida parekatua izan den arren, Burgosek bigarren zatian sartutako gola erabakigarria izan da; armaginak, azken minutura arte saiatu diren arren, ez dute berdinketa lortu.
Argazkia: EITB.
Eibarrek galdu egin du Burgosen aurka (1-0) El Plantio zelaian, Hypermotion ligako 21. jardunaldiko neurketan. Partida oso parekatua eta aukera gutxikoa izan da.
Polemikarekin hasi da partida: lehen minutuan, Iñigo Cordobak gola sartu du, baina ez da balekoa izan, jokoz kanpo baitzegoen. Hortik aurrera, lehen zatia orekatua izan da, Eibarrek, ordea, zailtasunak izan ditu baloiaren jabetza lortzeko eta aurkariaren zelaian nagusitzeko.
Atsedenaldiaren ostean, Burgosek aurrerapausoa eman du eta presioa handitu du, Eibarri atzera egitera behartuta. Armaginek arazoak izan dituzte, ez dira gai izan, ez jokaldi luzeak kateatzeko, ez lerroen artean hutsuneak aurkitzeko.
61. minutuan, partidako gol bakarra heldu da, Burgosen jokaldi bikain baten ondoren, Iñigo Cordobak 1-0koa ezarri du.
Eibar berdinketa bilatzen saiatu da azken minutura arte, baina ez da gai izan abagune argirik sortzeko; Burgosek, berriz, abantaila ondo kudeatu du amaierara arte.
1-0: Iñigo Cordobaren gola
Zure interesekoa izan daiteke
Bautistak igoera postuetarantz gidatu du Eibar Albaceten (0-3)
Aurrelari armaginaren 'hat-trick' batek garaipena eman dio talde gipuzkoarrari, play-off postuetan kokatuz.
Peru Nolaskoainek bihurdura larria du orkatilan, eta Jon Guruzetak gihar-lesioa
Eibarreko bi jokalariak tratamenduan daude jada, gaitzak sendatzeko.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Huescari Ipuruan (2-1)
Armaginek bolada onean jarraitzen dute, eta Martonen eta Sergio Alvarezen golei esker nagusitu dira.
Sergio Alvarezek kontratua berritu du 2028ra arte
Erdilari asturiarrak 30 partida baino gehiago jokatu ditu denboraldi honetan, 250 partida ofizialetara iritsiz.
Eibarrek puntu bat eskuratu du Valladoliden, eta zortzi partida jarraian daramatza galdu gabe (0-0)
Beñat San Joseren taldeak berdinketa lortu du Jose Zorrillan, eta, hala, zortzigarren postuan amaitu du Hypermotion Ligako 35. jardunaldia. Jokoan izandako azken hogeita lau puntuetatik, euskal taldeak hogei bereganatu ditu.
Eibarrek laugarren garaipena jarraian lortu du Ceutaren aurka (3-0)
Armaginek zazpi jardunaldi jarraian daramatzate puntuak lortzen, eta play-off postuak lortzeko lehian sartu dira.
Eibarrek amaiera eman dio bolada txarrari, Costa Adeje Teneriferen aurka puntu garrantzitsua lortuta (0-0)
Eibarrek balio handiko puntua bereganatu du gaur Costa Adeje Tenerife ligako laugarren sailkatuaren aurka, defentsan talde lan bikaina eginda. Horrenbestez, armaginek bederatzi porroteko bolada txarra eten dute, eta horrek lasaitasuna emango die hurrengo neurketei konfiantza gehiagorekin aurre egiteko.
Anaitz Arbilla: “Taldea prest dago osteguneko partidari aurre egiteko"
Anaitz Arbillak prentsaurrekoa eman du ostegunean Sanseren aurka jokatuko duen partidari begira taldea nola dabilen azaltzeko. Jokalari nafarrak taldeak azkeneko boladan izan duen hobekuntza nabarmendu du.
Eibar igotzeko postuetara begira jarri da, Las Palmas garaituta (3-1)
Kanarietako taldearena izan da baloiaren jabetza, baina armaginak askoz eraginkorragoak izan dira areatan. Javi Marton funtsezkoa izan da garaipena lortzeko, bi gol sartu baititu.
Burua altxatu ezinik segitzen du Eibarrek (2-1)
Eibarrek 2-1 galdu du Deportivoren aurka Coruñan jokatu duen partida, Iara Lacostak egin duen golari esker markagailuan aurreratu bada ere. Horrenbestez, bederatzigarren porrota jarraian jaso dute armaginek.