Eibarrek Valladoliden aurkako partidarako sarrerak oparituko ditu jostailu berrien truke
Talde gipuzkoarrak kanpaina solidario bat martxan jarri du, Gurutze Gorrierekin elkarlanean, kanpainaren helburua, zailtasunak dituzten familiei, joku eta jostailu hezigarri, berri, “ez belikoak” eta “ez sexistak” ematea da.
Eibarrek sarrerak oparituko ditu ostiral honetako partidarako, Valladoliden aurka, jostailuen truke. Talde gipuzkoarrak elkartasun kanpaina bat abian jarri du, Gurutze Gorrierekin elkarlanean, kanpainaren helburua, zailtasunak dituzten familiei, joku eta jostailu hezigarri, berri, “ez belikoak” eta “ez sexistak” ematea da.
Jostailuen bilketa astelehen honetan hasi da, Ipuruako Orsaixan eremuan, eta 21era arte zabalik egongo da, hala ere, doako sarrerak eskuratzeko, gutxienez neurketa hasi baino bi ordu lehenago agertu beharko da bertan.
Orsaixan espazioan baita ere, haurrek Olentzerori idatzitako eskutitzak uzteko postontzi bat egonen da.