EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek sufritu egin du lehen zatian eraikitakoa mantentzeko Malagaren aurka (3-4)

Talde zuri-gorria lehen zati on batetik agoniara igaro da Rosaledan. Lehen zatian, Athleticek erakustaldi bikaina eman du erasoan, Sanceten, Berengerren, Nico Williamsen eta Hugo Rinconen golei esker. Atsedenaldiaren ostean, ordea, Malagak neurketaren kontrola hartu du, markagailua irauli eta garaipena kentzeko zorian egoteraino.

 

MÁLAGA, 28/11/2026.-El jugador del Athletic Oihan Sancet (d), celebra su gol contra el Málaga, durante el partido de la jornada 14 de LaLiga EA Sports entre el Málaga y el Athletic Club, este sábado en el estadio de La Rosaleda en Málaga.-EFE/ Jorge Zapata
Nikok eta Sancetek gola ospatzen dute. Argazkia: EFE

 

Athleticek garaipen estua lortu du Malagaren aurka (3-4), Rosaleda futbol-zelaian, Ligako 14. jardunaldiko partidan. Lehen zatian, zuri-gorriek erakustaldi ederra eman dute erasoan, Sanceten, Berengerren, Nico Williamsen eta Hugo Rinconen golei esker. Atsedenaldiaren ostean, ordea, Bilboko taldeak behera egin du nabarmen, eta Malagak partidaren kontrola hartu du, markagailua irauli eta zuri-gorriei garaipena kentzeko zorian egoteraino. Horrela, Athleticek 3 puntu bildu ditu, baina bigarren zatiko deskonexioak hausnarketarako tartea utzi du.

Partidaren laburpena

Athletic gutxiagotik gehiagora joan da lehen zatian, eta pixkanaka partidaren kontrola hartzea lortu du, erasoan eraginkortasun handia erakutsiz. Malagak indartsu ekin dio neurketari, eta 2. minutuan Unai Simonek geldiketa bikaina egin behar izan du Dani Lorenzoren jaurtiketa arriskutsu bati erantzuteko. Zuri-gorriek ere izan dituzte aukerak hasierako minutuetan, Nico Williamsen eta Sanceten bitartez, baina markagailua ez da aldatu.

Minutuek aurrera egin ahala, Terzicen taldeak gero eta nagusitasun handiagoa erakutsi du, batez ere ezker hegaletik egindako jokaldietan. Nicok behin eta berriz sortu du arriskua, eta 27. minutuan bikain erdiratu duen baloia sareetara bidali du Sancetek, Athletic aurretik jartzeko (0-1).

(0-1) Oihan Sanceten gola

Zazpi minutu geroago, bigarrena iritsi da: Hugo Rinconek erdiraketa egin ostean, Sanceten errematea aprobetxatu du Berenguerrek, ezkerrez, Athleticen abantaila handitzeko (0-2).

(0-2) Berenguerren gola

Malagak aldea murriztu du Unai Simonek baloia ateratzeko orduan egindako huts bat baliatuta. Cajustek baloia berreskuratu du, arean sartu da, eta, jaurtiketa gurutzatua eginez, 1-2koa jarri du markagailuan.

(1-2) Jens Cajusteren gola

Pozak, ordea, gutxi iraun die etxekoei. Hurrengo jokaldian, Sancetek pase bikaina eman dio Iñaki Williamsi, eta aurrelariak Nicori utzi dio baloia, hirugarrena egin zezan (1-3).

(1-3) Nico Williamsen gola 

Atsedenaldira iritsi aurretik, 44. minutuan, 4. gola iritsi da. Nicok ezker hegaletik egindako jokaldi bikain batean, Berenguerrek zutoinera bidali du errematea, Iñakik orpoz bikain ukitu ostean. Errebotea Hugo Rinconek harrapatu du, eta baloia sareetara bidali du, Athleticen elastikoarekin bere lehen gola egiteko (1-4).

(1-4) Hugo Rinconen gola

Bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak aldea murriztu du Adrian Niñok egindako golarekin (2-4).

(2-4) Adrian Niñoren gola

Etxeko harmailek gogor bultzatu dute bisitariak estu hartu eta beste golen bat sartzeko asmoz, eta horrela iritsi da Niñoren gola, Laportek Unai Simoni baloia pasatzeko orduan egindako akatsa baliatuta (3-4).

(3-4) Adrian Niñoren gola

Athletic ia desagertuta egon da bigarren zatian, eta lehen zatian lortutako errenta onari eutsi besterik ez du egin; Malagak, berriz, gogo handia jarri eta aukerak sortu dituen arren, ez du asmatu.

Publizitatea
X
Publizitatea
X