Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.
Jokalari zuri-gorriak, Navarroren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek 0-2 irabazi du Celtaren aurka, igande honetan, Balaidosen, EA Sports Ligako 3. jardunaldiko partida. Lehen zati ikusgarria egin du, eta Berenguer eta Navarroren golei esker, lehoiak aurkaria baino askoz gehiago izan dira eta denboraldiko lehen garaipena lortu dute.
Jokoa erritmo baxuan hasi da, bi taldeak posizioak hartu dituzte eta. Horrela, lehen aukera Galarretaren urruneko jaurtiketa batekin iritsi da, baina, kanpora joan da, zutoinetik gertu.
Handik gutxira, Celtak aukera paregabea izan du markagailuan aurrea hartzeko: Jutgla bakarrik geratu da Unai Simonen aurrean, baina murgiar atezainak ondo eutsi dio, eta baloia gelditu eta gola saihestu du.
Sancetek ere jokaldi bikaina egin du area barrura sartzeko, baina luze geratu zaio baloia eta Raduk jaurtiketa itxi dio. Jarraian, Laportek korner bat goregi errematatu du.
20. minutuan, Berenguerrek area barrura eraman du baloia, eta, presarik gabe, bigarren zutoinean jarri du. Atezaina ezinean ibili da, eta zuri-gorriak gol ikusgarria sartu du (0-1) .
Eta hurrengo jokaldian, Iñaki Williams, Galarreta eta Navarroren arteko jardun kolektiboa azken horren golarekin amaitu da (0-2).
Athleticek min handia egiten jarraitu du geldikako baloian, eta erasoan gogor aritu da; Galiziako taldeari, ordea, baloiari eustea kosta egin zaio. Aurkariaren aukerarik onena Jutglaren burukada izan da, baina langan jo du.
Giraldezek lau aldaketa egin ditu atsedenaldiaren ostean, partidaren gidoia aldatzen saiatzeko; eta lehen minutuetan Celtak bere arean sartu ditu zuri-gorriak.
Athleticek azkar erantzun du Sanceten jaurtiketa batekin amaitu den kontraerasoarekin. Gora joan zaio, gol argia zirudien arren.
Terzicek aldaketa hirukoitza egin du taldea freskatzeko: Jauregizar, Canales eta Guruzeta, Galarreta, Sancet eta Iñakiren ordez.
Ordurako, Athletic ondo kokatuta zegoen zelaian, eta Celtaren hasierako bultzada geldiaraztea lortu du. Gainerako minutuetan ez da joko askorik ikusi, Athletic baloiarekin zein baloirik gabe oso ondo aritu da eta; are, aurkariaren saiakera bakoitza nola defendatu jakin du.
Nicok partidako azken abagune argia izan du, baina kanpora joan zaio jaurtiketa gurutzatua . Hala, talde bizkaitarrak denboraldiko lehen garaipena eta lehen puntuak lortu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek dotore ekin dio Ligari, Badalona garaituta (3-1)
Athletic 3-1 nagusitu da igande honetan Badalonaren aurka Lezaman jokatu den F Moeve Ligako lehen jardunaldiko partidan. Victor Marin bikain estreinatu da zuri-gorrien aulkian. Pinedok, Azkonak eta Amezketak egin dituzte etxekoen golak.