GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticeko jokalariak ez ziren hedabideen aurrean agertu Bartzelonan “klubeko barne arazo batengatik"

Athleticeko agintariek klubeko langileei (lehen taldeko kideei, besteak beste) San Mameseko partidetarako gonbidapenak kentzea erabaki ondoren gertatu zen. Ligak Athletic zigortuko du, jokalariak prentsaren aurrean agertzera behartuta baitaude.

BARCELONA, 27/08/2026.- El centrocampista del Barcelona Pedri (d) pelea un balón con el centrocampista del Athletic Mikel Jauregizar durante el partido de la primera jornada de LaLiga que FC Barcelona y Athletic Club de Bilbao disputan este jueves en el Camp Nou. EFE/Enric Fontcuberta

Jaureguizar, partidan zehar. Argazkia: EFE

Athleticeko futbolariek komunikabideen aurrean ez agertzea erabaki zuten Bartzelonaren aurkako partidaren ostean, "klubeko barne arazo batengatik".

Ez jokalariek, ez arduradunek, oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman arazo horri buruz, baina azken egunotan jakin da Athleticek San Mameseko partidetarako gonbidapenak kendu dizkietela klubeko langileei, besteak beste, lehen taldeko kideei.

Edin Terzic entrenatzaileak Camp Nouko prentsa aretoan agerraldia egin aurretik, klubeko komunikazio arduradunetako batek kazetariei jakinarazi zien "jokalariek klubeko barne arazo batengatik hartu duten erabakia" zela.

Horren aurrean, Ligak Athletic zigortuko du, jokalariak partiden ostean hedabideen aurrean agertzera behartuta daudelako.

Publizitatea
X
Publizitatea
X