LALIGA EA SPORTS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athletic esku-hutsik irten da Camp Noutik (2-0)

Bigarren porrota jaso du Edin Terzicen taldeak bi jardunalditan, gaurkoan Bartzelonaren aurka galduta. Raphinha eta Fermin izan dira golegileak, nahiz eta Unai Simonek lan bikaina egin duen bilbotarren aldetik.

Sancet intenta proteger el balón ante Rodri

Sancet Rodriren aurrean baloia babesten partidan zehar. Argazkia: EFE.

Athleticek 2-0 galdu duBartzelonaren aurka Camp Noun jokatutako partidan, Ligako 1. jardunaldiari zegokion partidan. Talde bilbotarra Kataluniako hiriburuan aurkeztu da larunbatean Sevillaren aurka San Mamesen galdu eta gero, eta ezin izan dio buelta eman Ligako estreinaldiko zapore txarrari.

Eta hori Edin Terzicek bost nobedade aurkeztu dituela larunbatean Sevillaren aurka jokatutako hamaikakoarekin alderatuta. Horrela, Rincon, Laporte, Johaneko, Jauregizar eta Nico Williams hasieratik zelairatu dira, Areso, Paredes, zigortuta zegoen Yuri eta Berenguerren kaltetan.

Bi taldeak defentsako lerroak oso goian jartzen saiatu dira, presio handia egin ahal izateko. Horrek zelai erdian oso tarte txikian jokatzea eragin du.

Partidaren laburpena: 

Bartzelonak izan ditu abagune argienak lehen zatian, eta Raphinhak buruz egindako errematea Unai Simonen zutoinean jo du 24. minutuan. Lehenago, Lamine Yamalen erremate bat atera du atezain arabarrak, eta Pedrik ere ikusi du gol bat baliorik gabe uzten ziotela Yamal bera jokoz kanpo zegoelako minutu batzuk geroago gertatu den jokaldian.

Zurigorrien aukerarik argiena, gaur debuta egin duen Johaneko gaztearen jaurtiketa gurutzatu bat izan da 37. Minutuan. Minutu bat geroago iritsi da Barçaren gola, Pedrik Raphinharekin konektatu duenean brasildarra bakarrik uzteko Unai Simonen aurrean. Dotore amaitu du jokaldia Bartzelonako aurrelariak.

Raphinharen gola (1-0):

Atsedenaldira iritsi aurretik, Unai Simonek etxekoen bigarrena salbatu du Lamine Yamalen aurka. Athleticen atezainak gelditu bikaina egin du.

Bigarren zatia, lehenengoaren antzera hasi da, Barçak iritsiera arriskutsuak izan baititu. Hala ere, Gordonek, gora joan zaion ezkerrarekin egindako jaurtiketa batekin, eta Lamine Yamalek, baloia langara bota duenak, ezin izan dute abantaila handitu.

Terzicek Robert Navarro, Adama Boiro, Gerenabarrena eta Berenguer bezalako jokalariei sarrera ematea erabaki du eta Athleticek behar zuen indarra lortu du. Horrela, 74. Minutuan Sancet markagailua berdintzeko zorian izan da Joan Garciaren zutoina jo duen jaurtiketa batekin. 

Bartzelonan funtsezkoa izan da Adeyemiren sarrera bigarren zatian. 81. Minutuan  erdiraketa bat jarri du, Laportek ez du ondo urrundu eta bigarren gola erretiluan utzi dio Fermini.

Ferminen gola (2-0):

87. minutuan Unai Simonek etxekoen hirugarren gola eragotzi du Adeyemiren erremate bati geldiketa bikaina eginez. Athleticeko atezainak lan bikaina egin du, talentu handiko ekintzak utziz partida osoan zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X