IBAIGANE

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Gonzalezek kontratua berritu du, eta Athleticen futbol zuzendari izaten jarraituko du 2030era arte

González 2022ko azaroan sartu zen karguan, Jon Uriarte presidentearen eskutik.
Mikel-Gonzalez-Athletic

Mikel Gonzalez, Athleticen futbol zuzendari nagusia, Jon Uriarte Athleticen presidentearekin batera. Irudia: Athletic Club

Athleticek baieztatu duenez, Mikel Gonzalezek 2030eko ekainaren 30era arte jarraituko du klubeko futbol zuzendari nagusi izaten. Kargu horretara 2022ko azaroan iritsi zen.

Gonzalez 2022ko ekainean sartu zen Athleticen, Jon Uriarte presidentetzara iritsi zenean, ordura arte Alavesen kirol zuzendariaren ondoko ibili ondoren.

Kirol Arloko Zuzendaritza Batzordean sartu zen lehenik, Kirol Garapeneko zuzendari gisa, eta, ondoren, CEO izatera pasa zen, Uriarteren agintaldiko lehen hilabeteetan "erabaki eta proiektu garrantzitsuenetan funtsezko rolarekin" parte hartu ostean.

"Taldeen osaketaren eta salerosketen arduradun nagusia izateaz gain, Mikel Gonzalezek bere arloko plan estrategikoa aurrera eramaten jarraituko du, epe ertain eta luzerako funtsezko ikuspegiarekin, Lezamara maila guztietako futbolariak ekartzea barne", azpimarratu du talde zuri-gorriak.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X