Italia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milanek Nerea Nevado atzelari zuri-gorri ohia fitxatu du

Bizkaitarrak 47 zenbakiarekin jokatuko du bere talde berrian. Joan den ekainaren 1ean jakinarazi zuen Athleticek atzelari santurtziarrak ez zuela talde zuri-gorrian jarraituko, nahiz eta kontratua berritzeko eskaintza mahai gainean izan. Jokalariak Ibaiganeren eskaintza ez onartzea erabaki zuen.

Nerea-Nevado-AC-Milan

Nerea Nevado, irribarretsu, Italiako taldearekin kontratu berria sinatzen. Irudia: AC Milan

Italiako AC Milanek Nerea Nevado Athleticen jokalari ohia fitxatu duela iragarri du. Santurtziko atzelariak 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde rossoneroarekin.

Ekainaren 1ean iragarri zuen Athleticek Nerea Nevadok ez zuela talde zuri-gorrian jarraituko ekainaren 30etik aurrera, nahiz eta kontratua berritzeko eskaintza mahai gainean izan, jokalariak ez onartzea erabaki baitzuen.

Nevadok 142 partida jokatu ditu Athleticekin, eta bederatzi gol egin ditu. Santurtzin hasi zen futbolean, Bizkerren ibili aurretik. 2016an, 15 urte besterik ez zituela, Athleticekin bat egin zuen, eta 100 partida jokatu zituen bigarren taldearekin.

2021ean, Alavesen utzita jokatu zuen, Arabako taldea F Ligara igo berria zela. Denboraldi amaieran talde zuri-gorrira itzuli zen, hasierako hamaikakoetan lekua egiteko.

Santurtziarra ohiko jokalaria izan da Espainiako selekzioan, eta 2018an 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen. Bizkaitarrak 47 zenbakiarekin jokatuko du bere talde berrian.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X