Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Victor Martin, emakumezkoen Athletic taldeko entrenatzaile berria

Denboraldi baterako sinatu du Bizkaiko klubarekin. Aurretik, Madril CFF eta Atletico Madril taldeak entrenatu ditu F Ligan, eta urtarrilean kendu zuten talde koltxoneroaren entrenatzaile kargutik.

Víctor Martín nuevo entrenador del Athletic femenino
Victor Martin eta Jon Uriarte Athleticeko presidentea. Argazkia: Athletic.

Victor Martin izango da Athleticeko emakumezkoen taldeko entrenatzailea, Javi Lergak utzitako lekua betez. Martinek Atletico Madril zuzendu du aurreko bi denboraldietan.

Bilboko taldearen entrenatzaile berriak 33 urte ditu, eta F Ligan Madril CFF taldea zuzendu zuen bi arotan, eta ondoren, Atletico. 2024-25 denboraldian, Atletico Madrilek hirugarren amaitu zuen F Liga, Athleticen aurretik; Txapeldunen Ligarako sailkatu zen horrela. Erreginaren Kopako txapeldunorde ere izan zen, finala Bartzelonaren aurka galduta.

2025-26an, Manchester United taldeak Txapeldunen Ligatik kanporatu zuen Madrilgo taldea, final-zortzirenetan. Urtarrilean kargutik kendu zuten, Superkopako finalerdietan Real Madrilen aurka galdu eta gero.

Gizonezkoen futbolean ere esperientzia du, Albacete taldeko metodologia zuzendari eta lehen taldeko bigarren entrenatzaile izan baita. Horrez gain,  Uzbekistango Metallurg Bekabad taldeko bigarren entrenatzailea eta analista izan da.

Martin Athleticeko emakumezkoen taldeko hamaikagarren entrenatzailea da, eta Iñigo Juaristi, Txabo Aragües, Juan Carlos Iza, Alberto Berasaluze, Juan Luis Fuentes, Joseba Aguirre, Angel Villacampa, Iraia Iturregi, David Aznar eta Javi Lerga ditu aurretik zerrendan.

Zure interesekoa izan daiteke

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X