Bigarren zati eskasak porrotera zigortu du Athletic Atletico Madrilen aurka (3-2)
Athleticek 3-2 galdu du Atletico Madrilen aurka larunbat honetan, Metropolitano zelaian jokatu den EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan. Paredesek aurretik jarri du Bilboko taldea lehen zatian, baina bigarren zatiko hasiera eskasak porrotera zigortu ditu.
Bilboko taldeak eman du partidako lehen abisua, Guruzetak justu-justu heldu den baloi bat jaurti duenean, baina Oblakek ondo jarri du eskua. Athleticek izan du erasoaren ardura, eta aurkariari ondo itxi dio bidea; izan ere, Atleticok ez du jaurtiketarik egin ordu erdian.
Pixkanaka aurrerantz joan dira, eta sortutako korner batek ireki du markagailua. Paredes denarekin sartu da eta sarera bidali du baloia (0-1).
Ia jarraian, kontraeraso azkar batean, Unai Gomez eta Iñaki Williams zuzenean abiatu dira Oblakek babestutako aterantz, baina bigarren hori ez da fin ibili baloiarekin eta aukera paregabea galdu du.
Atleticoren erantzuna Sorlothen burukada batekin heldu da, baina erdiratuegi atera zaio unai Simonen eskuetara.
Bigarren zatia hasi eta berehala Griezmannek berdinketaren gola sartu du. Vivianek ezin izan du baloia urrundu eta jaurtiketa oinen artetik sartu zaio Unai Simoni (1-1).
Handik gutxira, kontraeraso azkar batean Sorlothek jokaldi ona lotu du bigarrena sartzeko, markagailuari buelta emanez (2-1).
Athletic eskas ibili da zelaian, eta Valverdek aldaketak egin ditu: Vesga, Berenguer, Sancet, Boiro eta Navarro, Nico, Unai Gomez, Iñaki, Galarreta eta Yuriren ordez.
Freskotasunarekin, hobeto kokatu dira eta aurkariaren atera hurbiltzen hasi dira. Navarrok jokaldi bikaina egin du area barruan, baina ezin izan da golean bukatu. Guruzetak ere probatu du pare bat jaurtiketekin, baina ez du atera asmatu.
Luzapenean, Sorlothek 3-1ekoa sartu du.
Eta partida hor bukatuko zela zirudienean, Guruzetak amaierako 3-2koa sartu du buruz. Baina dagoeneko beranduegi izan da eta Athletic punturik gabe itzuliko da Madrildik.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.