Guruzetaren gol batek eta Simonen geldiketek derbia erabaki dute San Mamesen (1-0)
Valverderen taldeak arnasa hartu du, egindako lanak garaipena ekarri dio eta. Lehen zatian Osasuna nahiko makal azaldu da, baina bigarrenean gehiago merezi izan du. Baina Ante Budimirrek, gorritxoen heroia izaten denak, ez du bere arratsalderik onena izan, eta ez du asmatu ate aurrean.
Guruzetaren golaren ospakizuna. Argazkia: EFE
Athleticek 1-0 irabazi dio Osasunari gaur arratsaldean San Mamesen jokatu den derbian, Guruzetaren gol bati eta Unai Simonen geldiketa bikainei esker. Unai Simonek ligako aurrelaririk onenetako bat, Ante Budimir, ezerezean uzteko gai izan da. Osasunak bigarren zatian gehiago merezi izan du, berdinketa behintzat, baina Lisciren taldea ez da ondo ibili ate aurrean.
Partidan hasieran, epaileak penaltia adierazi du Lucas Torrok area barruan baloia eskuaz ukitu baitu, Athleticek ateratako korner batean, baina VARak eskatuta berriro aztertu ondoren, baliorik gabe utzi du hasierako erabakia. 9. minutuan, Jauregizarrek Victor Muñozek zuzendutako kontraerasoa eten du, falta eginda, eta txartel horia atera diote erdilari bermeotarrari.
Handik gutxira, 15. minutuan, talde zuri-gorriak aurrea hartu du markagailuan Guruzetaren gol bati esker. Aurrelari donostiarrak aldaratze bat harrapatu du area barruan, eta ondo-ondo asmatu du Sergio Herreraren aurrean. Nico Williamsek barnekaldia egin eta gorritxoen defentsa gainditu du. Osasunaren atezainak jaurtiketa aldaratu du, baina Guruzetaren errematean ezer gutxi egin ahal izan du.
22. minutuan, Ruiz de Galarretaren jaurtiketa arriskutsua kornerrera bideratu dute talde nafarraren atzelariek. 34.ean iritsi da Osasunaren lehen hurbilketa arriskutsua, baina Victor Muñozek Gorosabel gainditu ostean egindako erdiraketak ez du inor aurkito errematerako.
Lehen zatiko azken laurdenean baloiaren jabe Osasuna izan da, zuri-gorriak lehen bi laurdenetan nagusi izan ondoren, baina Lisciren taldeak ez du Unai Simonen atera heltzeko zirrikiturik topatu. Murgiako atezainak ez du atsedenaldiaren aurretik geldiketarik egin behar izan. Azken abisu serioa Athleticena izan da, Berenguerrek area barrutik egindako jaurtiketa gurutzatua, Guruzetak orpoz utzitako baloi baten ondoren.
Aldageletatik bueltan, Osasuna berdinketaren bila atera da. Budimirrek area txikian egindako erremate batek ez du aterik aurkitu, eskuinetik ateratako korner batean. Hala ere, jokaldi berean VARak epaileari deitu dio, Yerayk area barruan baloia eskuarekin ukitu duelakoan, eta, azkenean, epaileak penaltia adierazi du. Budimirrek jaurti du penaltia, baina Unai Simonek jaurtiketa gelditu dio, gorritxoen ordura arteko aukerarik argienean.
68. minutuan, Valverderen taldeak aurrera egin du eta abagune bikoitza izan du, Williamsek ez du asmatu Gorosabelen erdiraketa ona errematatzen, eta aldaratzean Rober Navarrok boleaz astindu du baloia, baina Rosierrek kornerrera desbideratu du atera bidean zihoanean.
76.ean Budimirren burukada bikain bati erantzun paregabea eman dio atezain zuri-gorriak. Bigarren zatiko azken txanpan Lisciren mutilek are gehiago sakatu dute berdinketaren bila. Gainera, Jauregizarrek bigarren txartel horia ikusi du falta gogorra egin ostean. Sancetek arnasa eman die zuri-gorriei azken minutuetan, erdilari nafarrak baloia ukitu duen bakoitzean, gorritxoen bultzada geldiarazten laguntzeko.
Azkenean, Valverderen taldeak irabazi du derbi borrokatua, baina albiste txarra zuri-gorrientzat Laporteren eta Yuriren lesioak izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.