Athletic aurretik jarri da Bartzelonaren aurka, Superkopako finalerdian, baina ezin izan du hamar jokalariren kontra (3-1)
Nerea Nevadok, penaltiz, 0-1ekoa sartu du lehen zatian, eta Bartzelonak markagailua irauli du atsedenaldira joan aurretik; bigarren zatian, zuri-gorrien aurkaria hamar jokalari izan dituela aritu bada ere, Javi Lergaren taldeak ezin izan du arriskurik sortu.
Daniela Agote, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.
Athletic 2026ko Espainiako Superkopatik at gelditu da, asteazken gauean, Castalia futbol zelaian, Castello de la Planan, txapelketako bigarren finalerdian Bartzelonaren aurka 3-1 galduta. Nerea Nevadok sartu du Athleticen gola, penaltiz, 25. minutuan, eta Ona Battlek, Irene Paredesek eta Ewa Pajorrek, 34., 39. eta 68. minutuetan, Bartzelonaren golak egin dituzte; Kataluniako taldeak hamar jokalari izan dituela jokatu du bigarren zatian, Kika Nazarethi txartel gorria atera baitiote.
Athleticek berdegunean ondo kokatuta ekin dio finalerdiari, eta Bartzelonak ezin zuen abiaduraz erasora irten. Zuri-gorriak aurkariaren areara iritsi diren lehen jokaldietako batean, 25. minutuan, Mapi Leonek falta egin dio Maite Zubietari, eta Nerea Nevadok bikain bidali du baloia sareetara, penaltian; euskal taldea aurretik jarri da, eta, hala, egiten ari zen lan onaren saria jaso du.
Bartzelonak, Ona Battleren eta Irene Paredesen golen bidez, aurreneko zatia amaitu aurretik irauli du markagailua; baina, luzapenean, Elisabeth Calvo epaileak txartel gorria atera dio Kika Nazareth Bartzelonako jokalariari; izan ere, horrek, erasoan, ukondokada eman dio Nahia Landaluzeri. Horrenbestez, bigarren zatia osorik gelditzen zela, Athleticek futbolari bat gehiago zuela jokatzeko aukera zuen.
Javi Lergaren taldeak sendo jarraitu du bigarren zati horretan; hori bai, zuri-gorriek ezin izan dute gola sartzeko moduko jokaldirik sortu. Bartzelona sendo aritu da atzealdean, eta gainera, 68. minutuan, kontraerasoko jokaldi batean, 3-1ekoa sartu du; Ewa Pajorrek lortu du hirugarren gol hori.
Ez da gol gehiagorik izan, eta, ondorioz, Athletic finaletik at gelditu da; larunbatean, Bartzelonak eta Real Madrilek izango dute jokoan titulua.
Fitxa teknikoa
3 – Bartzelona: Cata Coll; Ona Batlle (Aicha, 72. min), Irene Paredes, Mapi Leon, Brugts; Kika Nazareth, Serrajordi (Patri Guijarro, 58. min), Alexia; Vicky Lopez (Hansen, 58. min), Ewa Pajor (Salma Paralluelo, 72. min) eta Claudia Pina (Sydney, 82. min).
1 - Athletic: Santana; Elexpuru, Landaluze, Maddi Torre (Campos, 78. min), Nerea Nevado; Vilariño (Sara Ortega, 62. min), Valero (Leire Baños, 86. min), Maite Zubieta, Agote (Oihana, 86. min); Gurtubay (Pinedo, 78. min) eta Ane Azkona.
Golak: 0-1, 25. min: Nevado (p). 1-1, 34. min: Batlle. 2-1, 39. min: Paredes. 3-1, 68. min: Pajor.
Epailea: Elisabeth Calvo Valentin (Madril). Txartel gorria, Kikari.
Zure interesekoa izan daiteke
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Peio Canales: “Orain beste jokalari bat bueltatzen da Athleticera”
Peio Canalesek onartzen du urte bikaina eman duela Racingen utzita, eta bertan asko hazi dela. Athleticen garrantzitsua izan nahi du Terzicen aginduetara, berarekin zelaian egin behar duenaren inguruan hainbat elkarrizketa izan baititu. Taldearen helburua oso argia da: goiko postuetan egotea.
Elene Guturbayk 2029ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Deustuko erdilariak hiru denboraldiz luzatu du klubarekin duen lotura. Duela gutxi 19 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.
Athleticek Racing hartu du mendean, Laredon, denboraldiaurreko bosgarren neurketan (0-3)
Gorka Guruzetak Athletic aurreratu du markagailuan, lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Oihan Sancetek egin du zuri-gorrien bigarren gola, eta hirugarrena Johanekok sartu du azken minutuetan. Horrela, Edin Terzicen taldeak porrotik gabe jarraitzen du denboraldiaurrean.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Athleticek Sestao River hartu du mendean, denboraldiaurreko hirugarren neurketan (0-2)
4.000 bat zalek harmailak bete dituzte. Edin Terzicen taldeak garaipena lortu du Gorka Guruzetaren eta Oihan Sanceten golei esker. Zuri-gorriek hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Zamudion, Eibarren kontra.
Athleticek gol festaz gozatu du Leioan (0-11)
Athleticek 0-11 irabazi du Leioaren aurka larunbat honetan Jose Ignazio Azkueta zelaian jokatutako lagunartekoa. Golegileak Guruzeta (3), Djalo (2), Navarro (2), Berenguer eta Hierro (2) izan dira. Gainera, etxekoen defentsak gol bat sartu du bere atean. Ikusi hemen partidako gol guztiak.
Vivian eta Maroan Athleticen denboraldiaurreko baja zerrendan sartu dira
Atzelariak “lesioa du eskuin hankako aduktore luzean", eta aurrelariak, berriz, "lesioa du ezker belauneko artikulazio tibioperoneoan", klubak jakinarazi duenez.