Dani Vivianek bihurdura bat dauka orkatilan, eta Celtaren aurkako partidarako baja izan daiteke
Athleticeko atzelaria, asteazkenean, Bartzelonan, Espanyolen aurka jokatutako partidaren atsedenaldian kendu behar izan zuen Ernesto Valverdek. Vivianek bere eskuineko orkatilaren kanpoko alboko lotailuan lesio bat du.
Dani Vivian Athleticeko atzelaria eskuineko orkatilaren kanpoko alboko lotailuan bihurdura bat dauka, honek, Athleticek igandean San Mamesen Celtaren aurka jokatuko duen partidan huts egitea eragingo dio ziurrenik.
Talde bilbotarrak argitaratutako medikuntza-jakinarazpenean, asteazkenean Espanyolen aurka lesionatutako atzelaria, “bilakaeraren zain” geratzen dela zehaztu du, eta denboraldi honetan San Mamesen jokatuko den azkeneko partidarako, benetako zalantza da.
Zure interesekoa izan daiteke
Yeray Alvarez: “Taldea minduta dago, baina aurrera begiratzea besterik ez zaigu geratzen"
Athleticek 2-0 galdu du Espanyolen aurka, eta horrek "inoren lurraldean" egotetik atera ditu, Yeray Alvarezek azaldu duenez. EA Sports Ligan bizi den egoera kontuan hartuta, atzelariak argi dauka: "Final bati bezala begiratu behar diogo Celtaren aurkako partidari".
Athleticek ez du bururik altxatzen eta enegarren porrota jaso du etxetik kanpo, Espanyolen aurka (2-0)
Lehen zatian, Athleticek ez ditu abaguneak aprobetxatu, eta Valverderen taldeak bizitasuna galdu du bigarren zatian. Pere Millaren eta Kike Garciaren golek erabaki dute norgehiagoka.
“Irabaztera goaz; Espanyolek asko du jokoan, baina guk ere bai”
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini du Espanyolen aurkako partidaren atarian. Hiru puntuen bila doazela azaldu du Cacereskoak, “azken urteetako denboraldi gogorrena” izaten ari den honetan. Horrez gain, futbol profesionala utziko dula iragarri duen Iñaki Lekue ere izan du hizpide. (Bideoa gazteleraz)
Nico Williamsek eta Sancetek giharretako lesio moderatuak dituzte
Bi jokalariak ordezkatu behar izan zituzten Valentziaren aurkako partidan.
Iñigo Lekuek futbol profesionala utziko duela iragarri du
Athleticen jokalariak erabakia hartu du klubak kontratua ez diola berrituko jakin ondoren.
Ernesto Valverde omendu dute San Mamesen: “Gure bihotzetan betirako! Eskerrik asko, Txingurri”
Athleticekin ligan 500 partida egin berritan, Ernesto Valverderi esker ona adierazi diote jarraitzaileek San Mamesen oihal erraldoia aterata.
Iñaki Williams: “Oso sentsazio txarra, orain irentsi eta egoerari eutsi besterik ez dago”
Iñaki Williams Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partidan bere taldeak Valentziaren aurka 0-1 galdu ostean.
Sadiqek Athletic Europatik urrundu du, eta Valentziak eskura dauka salbazioa (0-1)
Valentziak 3 puntuak eraman ditu San Mamesetik, Sadiqek bigarren zatian zelaira sartu eta berehala sartutako golari esker. Nico Williams lesionatu egin da, lehen zatia bukatu aurretik.
Athleticek galdu egin du Deportivoren aurka etxean (0-1)
Athleticek 0-1 galdu du Deportivoren aurka Lezaman jokatu duen partida. Galiziako taldearen gola Ainhoa Marinek sartu du. Talde zuri-gorriak 8. postuan jarraitzen du F Moeve Ligako sailkapenean, 38 punturekin.