Naia Landaluzek 2028ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Elastiko zuri-gorriarekin 100 partidatik gora jokatu dituen Orozkoko atzelariak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Naia Landaluzek 2028ko ekainaren 30era arte luzatu du Athleticekin zuen lotura. Horrela, atzelariak bi denboraldi gehiago emango ditu talde zuri-gorrian.
Landaluzek 100 partida baino gehiago (104) eta 2.000 minututik gora jokatu ditu, F Ligako 25 jardunalditan, Kopako partida batean eta Superkopakoan jokatutakoak zenbatuta.
Pauldarrak taldean hezitako Orozkoko defentsak 2021eko ekainean egin zuen debuta maila gorenean, Iraia Iturregiren eskutik, eta funtsezko pieza izan zen garai hartan bigarren taldean.
2022-2023 denboralditik aurrera, lehen taldearen fitxarekin, minutu gehiago izaten hasi zen, eta erregulartasun handiko futbolari bihurtu da, eta denboraldi bakoitzean 30 partida inguru jokatu ditu.
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearekin eta Xabier Arrieta Emakumezkoen Futboleko zuzendariarekin batera sinatu du kontratua Orozkokoak, Ibaiganen.
Zure interesekoa izan daiteke
“Epaileak zaintzea futbola zaintzea da”, nabarmendu du Athleticek, komunikatu batean
Guruzeta osaturik dago ezker belauneko ebakuntzaren ondoren
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du