Athleticek ezin izan du Bartzelonaren aurka (0-2), eta Superkopatik kanpo gelditu da
Athleticek galdu egin du, 0-2, Bartzelonaren aurka, 2024-25 denboraldiko Espainiako Superkopako finalerdian, King Abdullah zelaian, Jiddan, Saudi Arabian, asteazken gauean. Gavik, 17. minutuan, eta Lamine Yamalek, 53.ean, Bartzelonaren bi golak egin dituzte, eta, horrenbestez, Kataluniako taldea finalerako sailkatu da; Athletic, ordea, txapelketatik kanpo gelditu da.
Ernesto Valverdek, hasierako hamaikakoan, Lekue sartu du, atzealdeko eskuinaldean, Prados eta Jauregizar aukeratu ditu zelai erdirako, Unai Gomez kokatu du Guruzetaren atzetik aritzeko, eta Berenguer atera du, erasoan, ezkerretan; Sancet eta Gorosabel ez dira deialdian sartu, eta Ruiz de Galarretak eta Nico Williamsek aulkian ekin diote neurketari. Bartzelonan, Yamal, partida batzuetan baja izan ostean, titular aritu da. Athleticek estu ikusi du bere burua, aurreneko bost minutuetan, bi jokalditan, eta Unai Simonek ondo erantzun du, baina Kataluniako taldeak 17. minutuan asmatu egin du; taldekideek ezkerretik egindako erasoko jokaldi ona baliatuta, Gavik finalerdiko lehenengo gola egin du.
Iñaki Williamsek ezin izan dio, area barruan, Guruzetari baloia eman, aurrelaria errematea egiteko prest zegoela, 20. minutuan, Athleticek sortutako gol aukera argi batean, eta Unai Simon ondo aritu da, Raphinharen eta Yamalen aurretik, 23.ean. Atsedenaldira arte, Athleticek zelai erdia kontrolatu du, saiatu da Szczesnyren ateraino abiaduraz iristen, eta berdintzeko bi aukera ona sortu ditu, lehen zatiko azken minutuetan biak; lehenenean, Iñaki Williamsi apur bat goitik joan zaio jaurtiketa, eta bigarrenean, hain zuzen ere zuri-gorriek aurreneko zatian izan duten onenean, Bartzelonako atezainak ondo gelditu du Williamsen errematea, eta Guruzetaren jaurtiketa atzelari batek ukitu du, kornerrera joan aurretik.
Bigarren zatian, zortzigarren minutuan, Athleticek ezin izan du baloia ondo atera, eta Lamine Yamalek area ertzean jaso du; hegaleko gazteak 0-2koa sartu du. 62. minutuan, Vesga, Nico Williams eta De Marcos zelairatu dira, Pradosen, Guruzetaren eta Lekueren ordez. Vesgak eta Jauregizarrek gertu izan dute 1-2koa, ezkerrez egindako bi jaurtiketa on eginda, eta Iñaki Williamsek, 72. minutuan, pixka bat desbideratuta jaurti du, abagune ona zuela.
Azken minutuetan, Athleticek handitu egin du presioa, golaren bila, eta, berez, Oscar de Marcosek eta Iñaki Williamsek, 82. eta 87. minutuetan, sareetara eraman dute baloia, baina jokaldiak baliogabetu egin dituzte, bi futbolari zuri-gorriak jokoz kanpo baitzeuden.
Neurketa amaituta, bukatu egin da Athleticek zeraman bolada bikaina; izan ere, Valverderen gizonak hamabost partidatan izan dira bat ere galdu gabe. 1984an, 2015ean eta 2021ean, zuri-gorriek Superkopa irabazi zuten, baina aurten ezin izan dute. Hurrengo erronka, Athleticentzat, Kopa da: Osasuna izango du aurkari, final zortzirenetan, datorren astean.
Fitxa teknikoa
0 – Athletic: Unai Simon; Lekue (De Marcos, 62. min), Vivian, Paredes, Yuri; Jauregizar, Prados (Nico Williams, 62. min); Iñaki Williams, Unai Gomez (Djalo, 80. min), Berenguer (Nico Serrano, 72. min); eta Guruzeta (Mikel Vesga, 62. min).
2 – Bartzelona: Szczesny; Kounde, Cubarsi, Iñigo Martinez, Balde (Gerard Martin, 82. min); Casado (Eric Garcia, 82. min), Pedri, Gavi (De Jong, 72. min); Lamine Yamal (Fermin, 62. min), Raphinha; eta Lewandowski (Ferran Torres, 72. min).
Golak: 0-1: Gavi, 17. min. 0-2: Yamal, 52. min.
Epailea: Ortiz Arias (Madrilgo Batzordea). Athleticeko Berenguer eta Bartzelonako Kounde zigortu ditu, txartel horia aterata.
Nabarmentzekoa: Espainiako Superkopako lehenengo finalaurrekoa. Jiddako King Abdullah futbol zelaian jokatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.