2027ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vilariñok 2027ra arte sinatu du kontratua Athleticekin, eta lehen taldearekin egingo du denboraldiaurrea

Maitane Vilariño 22 urteko aurrelariak Athleticen jokatuko du 2027ko ekainaren 30era arte. Bigarren taldean ariko da, baina F Ligan lehiatuko den taldearekin egingo du denboraldiaurrea.
Maitane Vilariño
Maitane Vilariño, Athleticeko jokalaria. Argazkia: @AthleticClubFem

Maitane Vilariño Athletic Clubeko jokalari berria da. 22 urteko aurrelariak 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Bilboko klubarekin. Osasunarekin kontratua amaitu ostean iritsi da Athleticera.

Villariñok erasoko hiru postuetan jokatzen du, eta azken hiru denboraldietan bigarren mailan lehiatu da, RFEFren Lehen Mailan. Gorritxoekin 21 gol sartu ditu 69 partidatan.

Olatzagutiko (Nafarroa) jokalaria bigarren taldearekin ariko da, baina denboraldiaurrea lehen taldearekin egingo du; gainera, David Aznar entrenatzailearen aginduetara egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X