Lagapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticen harrobiko Amaia Martinez jokalariak utzita jokatuko du Espanyolen

Martinezek (20 urte) erdiko atzelari edo hegaleko gisa joka dezake, eta 105 partida jokatu ditu Bigarren Mailan Athleticen filialarekin.
Amaia Martínez
Amaia Martínez. Argazkia: Athletic

Amaia Martinezek, Athleticen harrobiko jokalariak, F Ligara igo berri den Espanyolen jokatuko du datorren denboraldian, Athletic Clubek berak zabaldu duenez.

Martinezek (20 urte) erdiko atzelari edo hegaleko gisa joka dezake, eta 105 partida jokatu ditu Bigarren Mailan Athleticen filialarekin. 2023ko maiatzaren 20an egin zuen debuta lehen taldearekin, Iraia Iturregiren aginduetara, Vila-realen aurkako partida batean.

Bilboko taldeak azken orduetan jakitera eman duen bigarren lagapena da, ostiralean Marina Arterok Deportivon jokatuko duela iragarri ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X