1983an Liga irabazi zuen Athleticeko taldea maiatzaren 4an omenduko dute San Mamesen, Betisen aurkako partidan
1982-83 denboraldian Liga irabazi zuten Athleticeko jokalariek omenaldia jasoko dute maiatzaren 4an San Mamesen, Athletic-Betis partida hasi aurretik. Maiatzaren 1ean, 40 urte izango dira jokalari horiek Athleticen Ligako zazpigarren titulua lortu zutenetik; hiru egun geroago, 33. jardunaldiko neurketa hasi aurretik (ostegun gauean jokatuko dute, 22:00etan) zaleen txaloak jasoko dituzte, berriro ere. 1982-83 denboraldian, Athleticek zazpigarren aldiz irabazi zuen Liga, eta 1984an ere izan zen Ligako txapeldun, azken aldiz, oraingoz.
Athleticek asteartean jakitera eman duenez, maiatzaren 4an, Athletic-Betis partida hasi baino ordu batzuk lehenago, 1983ko txapeldunek klubak prestatu duen harrera instituzionalean parte hartuko dute; norgehiagoka hasi aurretik, San Mameseko berdegunera irtengo dira, eta, bertan, "San Mameseko publikoaren berotasuna jasoko dute", zehaztu du klub zuri-gorriak.
Athleticek omenaldia jasoko duten "jokalarien zein lantalde teknikoko kideen jarrera bikaina" eskertu du, ekitaldian parte hartzeko erakutsi duten "prestutasun handiagatik". Horrekin batera, Betisen aurkako partidara joango diren zale guztiei eskatu die "San Mamesera ohi baino denbora tarte handiagoarekin joateko, txapeldunei behar bezalako gorazarrea egite aldera".
Javier Clemente zen 1983an Liga irabazi zuen taldeko entrenatzailea, eta jokalari hauek osatu zuten taldea: Zubizarreta, Cedrun, Melendez, Urkiaga, Liceranzu, Goikoetxea, De la Fuente, Nuñez, Bolaños, Gisasola, Oscar Vivanco, Rastrojo, De Andres, Gallego, Urtubi, Sola, Patxi Salinas, Elgezabal, Tirapu, Dani, Sarabia, Argote, Noriega, Julio Salinas eta Arrien. Ia guztiek Liga, Kopa eta Superkopa irabazi zituzten hurrengo denboraldian, 1983-84an.
Zure interesekoa izan daiteke
Jokin Aranbarrik ez du Bilbao Athletic entrenatzen jarraituko
Azkoitiarra bigarren taldeko teknikaria izan da azken bi denboraldietan.
Naroa Uriartek 25 urterekin utziko du futbola, bi belauneetan lesio larriak izan ondoren
Bakioko jokalaria 2018an Munduko eta Europako 17 urtez azpiko txapeldun izan zen. Zazpi denboraldi eman ditu futbolaren maila gorenean. Talde zuri-gorriarekin 38 neurketa ofizial jokatu ditu eta, gainera, bi denboraldi eman ditu utzita Granadan. Igandean omenaldia egindo diote Lezaman.
Athleticek DUX Logroñori irabazi dio Las Gaunasen eta liga lehen zortzien artean amaitzea ziurtatu du (0-2)
Javi Lergak zuzentzen duen taldeak aurrea hartu du 15. minutuan, Ane Azkonak sartutako golari eskerz. Bigarren zatian, Maddi Torrek bigarren gola egin du 52. minutuan. Zuri-gorriek datorren denboraldian Erreginaren Kopako kanporaketa bat gutxiago jokatu beharko dute.
Naia Landaluzek 2028ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Elastiko zuri-gorriarekin 100 partidatik gora jokatu dituen Orozkoko atzelariak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Valverde: “Hemen ikusi dut nire burua islatuta, aitortuta; klan bat gara eta hori da dagoena”
Larunbat honetan, Athleticek, Real Madrilen aurka neurtuko ditu, Valverderen azken partidan. Entrenatzaile zuri-gorria etxean egingo duen azken prentsaurrekoan agertu da eta partidaz, klubean izandako ibilbideaz eta Kopako garaipenaz hitz egin du bertan. (Bideoa gazteleraz).
Ane Azkonak Athleticen jarraituko du 2028ra arte
Aurrelari nafarrak hamar urte beteko ditu azaroan debuta egin zuenetik, eta bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Athleticek bana egin du Celtarekin, aurtengo Ligan San Mamesen jokatu duen azken partidan
Swedbergek galiziarrak aurreratu ditu lehen zatian eta Iñaki Williamsek, berriz, berdinketa egin du bigarrenean. Valverderen eta Lekueren azken partida izan da Katedralean.
Valverde: "Iritsi gara lehen solairura, ea pixka bat gorago iritsi gaitezkeen"
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, "zapore onarekin" agur esan nahi duela azpimarratu du, Celtaren aurka garaipena eskuratuta; denboraldi "zail" baten ostean San Mamesen jokatuko duen azken partida izango baita.
Egiluzek min hartu du berriro eskuineko belaunean
Erdiko atzelariak haustura du berriro eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko plastian.
Dani Vivianek bihurdura bat dauka orkatilan, eta Celtaren aurkako partidarako baja izan daiteke
Athleticeko atzelaria, asteazkenean, Bartzelonan, Espanyolen aurka jokatutako partidaren atsedenaldian kendu behar izan zuen Ernesto Valverdek. Vivianek bere eskuineko orkatilaren kanpoko alboko lotailuan lesio bat du.