Athleticek Coliseumen jokatuko du, Liga hasiera onari eusteko helburuarekin
Athleticek Coliseumen jokatko du Getaferen aurka Santander Ligako bigarren jardunaldian, lehenengoan Bartzelonari San Mamesen irabazi ostean. Bilbotarrek hasiera on horri eutsi nahi diote Getafen emaitza on bat lortuta.
Getafek etxean jokatuko duen lehen partida da, iaz Europarako sailkapena lortu ostean.
Garitanok Ibai Gomez zelairatu ahal izango du, lehen partida jokatzea galarazi zion kolpea sendatuta. Iñigo Martinez ere jokatzeko moduan izango dela dirudi, denboraldi-aurrean arazo fisiko ugari eduki ondoren.
Gainointzeko hamaikakoari begira, ez da ezustekorik espero. Unai Simon atean izango da, eta bai Capa bai Yuri hegaletan arituko dira. Yeraik lekua ziurtatuta dauka atzeko lerroan, eta Dani Garcia eta Unai Lopez zelai erdian egongo dira.
Erasoan, berriz, Muniainek, Raul Garciak eta Williamsek jokatuko dute.
Getaferi dagokionez, madrildarrek Atletico Madrilen aurka lehen jardunaldian jasotako porrota lehenbailehen ahaztu nahi dute.
Ustezko hamaikakoak
Getafe: David Soria; Damián Suárez, Djené, Cabrera, Bruno; Nyom, Arambarri, Maksimovic, Cucurella; Mata eta Ángel o Gallego.
Athletic: Unai Simón; Capa, Unai Núñez, Yeray, Yuri; Dani García, Unai López; Muniain, Raúl García, Ibai; y Williams.
Epailea: Mateu Lahoz (Valentziako batzordekoa).
Estadioa: Coliseum Alfonso Pérez.
Ordua: 21.00.
Zure interesekoa izan daiteke
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.