Beñat, Iturraspe, Nuñez eta Merino, Berlinerako deialditik at
Athleticek Hertha Berlin taldearen aurka jokatuko du Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko partida ostegun honetan, 21:05ean, Alemaniako hiriburuko Estadio Olinpikoan.
Neurketa honetarako, 20 jokalari sartu ditu deialdian Jose Angel Ziganda entrenatzaileak. Beñat, Iturraspe, Nuñez eta Sabin Merino, deialditik at geratu dira, baita min hartuta jarraitzen duen Oscar De Marcos ere. Kepa Arrizabalaga sendatu da astean zehar gaixorik egon ostean eta Berlinerako zerrendan sartu da.
Hauek dira Athleticen deialdia ostaezn duten 20 futbolariak: Arrizabalaga, Boveda, Saborit, Laporte, San Jose, Muniain, Williams, Iago Herrerin, Susaeta, I.Lekue, X.Etxeita, Mikel Rico, Aduriz, Vesga, Raul Garcia, Aketxe, Balenziaga, Unai Simon eta Cordoba.