Igandean, San Mamesen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxeita: 'Elxen aurkakoa partida arriskutsua da'

Alacanteko taldea sailkapeneko azken postuan egoteagatik konfiantza gehiagi hartzeko arriskuaz ohartarazi du Athleticeko jokalariak.
Etxeita, Sevillaren aurkako partidan. Efe.

Xabi Etxeita Athleticeko jokalariak Elxeren aurkako partidaren arriskua azpimarratu du Lezaman emandako prentsaurrekoan. Elx sailkapeneko azken postuan da. Duela hilabete, Kordoba ere sailkapeneko azken postua zen eta 0 eta 1 gailendu zen San Mamesen.

“Aste honetan gogora ekarri dugu partida hori. Horrelako partidetan arazoak izan ditugu, batez ere etxean, eta arreta osoa jarri behar dugu, neurketa garrantzitsua delako. Elx sailkapeneko azkena den arren, ez da erraza izango”, esan du atzelari bizkaitarrak.

Etxeita hasierako hamaikakoa izateko aukera ugari ditu, eta Elx taldean jokatutako hiru urteez hitz egiteko hitz onak erabili ditu. Hirugarrenean, gainera, Lehen Mailara igo ziren. Etxeitak esan duenez, Elxen "lagunak eta lankideak" dauzka, eta haiekin "gauza garrantzitsuak" bizi izan ditu.

bizi izan ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X