Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Moussa Diarra Espanyolen aurkako partida batean. Irudia: Europa Press
Moussa Diarrak amaitu du Deportivo Alaveseko etapa, klubak Al Wahda FCrekin akordioa lortu ostean. Maliko atzelaria 2004ko udan sartu zen Arabako taldean, eta, orain, Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Diarrak 32 partida ofizial jokatu ditu talde gasteiztarraren elastikoa defendatzen. Pasa den denboraldiaren bigarren erdia, utzita jokatu zuen RSC Anderlecht belgikarrean.
Alavesek eskerrak eman nahi izan dizkio jokalariari “klubera iritsi zenetik erakutsitako profesionaltasun eta dedikazioagatik”.