Alavesek Nicolas Valentini fitxatu du 2029ra arte
Argentinako erdiko atzelaria Fiorentinatik iritsi da, bi klubek transferitzeko akordioa lortu ostean. 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du Gasteizko taldearekin.
Deportivo Alavesek Nicolas Valentini fitxatu du. Gasteizko taldeak eta ACF Fiorentinak akordioa lortu dute argentinarra transferitzeko, eta, ondorioz, 25 urteko erdiko atzelaria talde babazorroan arituko da 2029ko ekainaren 30era arte.
2001eko apirilaren 6an jaio zen Juninen (Argentina), 25 urte ditu eta 1,87 metroko garai da. Erdiko atzelari ezkertiarra Boca Juniors taldearen harrobian hazi zen, Argentinako talde historikoaren lehen taldera iritsi zen eta protagonismoa hartzen joan zen pixkanaka, Hego Amerikako futbolaren goi-mailan sendotu arte.
Alaveseko jokalari berriak 2023an Argentinako Superkopa irabazi zuen, eta Libertadores Kopako finala jokatu zuen urte horretan bertan.
2025ean Europara egin zuen jauzi, Fiorentinarekin fitxatuta. Italiako klubetik Hellas Veronara joan zen gero, utzita, eta A seriean aritu zen. Horrela, esperientzia pilatu zuen kontinenteko liga onenetako batean.
Defentsan sendoa da Valentini, goitik bikain ari da eta berdegunean nortasun handia erakusten du.
Erdiko atzelari argentinarra Gasteizen dago jada, eta larunbatean ekingo dio talde babazorroarekin denboraldiaurreari.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Rodriguez: “Entrenatzaileak eskatutako postuan, eroso izango naiz: bigarren aurrelari, eskuineko hegalean…”
Alavesen fitxaketa berria Herbehereetako Utrecht taldetik iritsi da Gasteizera, eta astelehenean aurkeztu dute. Miguel Rodriguezek ilusio handia du euskal taldean aritzeko aukeragatik.
Alavesek garaipena lortu du Castelloren aurka udako hirugarren lagunartekoan (0-3)
Alaves bolada onean dabil. Gasteizko taldeak udako hirugarren lagunartekoa jokatu du Castelloren aurka, eta 0-3ko emaitzarekin nagusitu da. Lucas Boyek egin ditu lehen bi golak, lehena penaltiz, eta Mariano Diazek sartu du hirugarrena.
Sarah Brasero ingelesak Alavesen erasoa sendotuko du
23 urtez azpiko Ingalaterrako selekzioarekin jokatutakoa, West Ham taldetik iritsi da Gasteizera. Ipswich Town taldean hezia, Braserok Espainiako eta Portugaleko nazionalitatea ere badu.
Alavesen jokalariak “etsita eta haserre" daude klubaren kudeaketarekin, igoera-saria dela eta
Jokalariek Futpro elkartearen bidez azaldu dute euren jarrera. Gainera, argitu dute oharrarekin ez dutela "liskarrik sortzea" bilatzen, "egoera nola bideratu den ikusita" euren etsipena agertu baizik.
Miguel Rodriguezek Alavesen jokatuko du 2031ra arte
23 urteko gazte galiziarra Holandako Utrecht taldetik dator Gasteizera.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Andrea Esteban: “Helburua ahalik eta lehiakorrenak izatea da, ahalik eta azkarren”
Alaveseko jokalariak aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Andrea Esteban entrenatzaileak F Ligan berriro jokatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin digu, baita taldearen helburuak zeintzuk diren azaldu ere.