Mbappek eta Viniciusek saririk gabe utzi dute Alaves, Bernabeun ondo lehiatu arren (2-1)
Quique Sanchez Floresen mutilek behin baino gehiagotan izan dute partidan sartzeko aukera, baina ez dute ate aurrean asmatu. Toni Martinezek luzapenean sartutako gol polit batek gatz pixka bat jarri du, baina berandu zen ordurako.
Alavesek porrota jaso du Real Madrilen aurka, Santiago Bernabeun (2-1), norgehiagokan ongi lehiatu den arren. Mbappek eta Viniciusek zigortu egin dituzte babazorroak. Gasteizko taldeak partidan sartzeko aukera izan du behin baino gehiagotan, baina ez du asmatu ate aurrean. Toni Martinezek luzapenean sartutako gol polit batek gatz pixka bat jarri du, baina berandu zen ordurako.
Kylian Mbappek hasi eta ordu erdira sartutako golak abantaila eman dio Real Madrili partidaren atsedenaldian. Aurrelari frantziarrak Arda Guler turkiarraren pasea jaso ostean egin du gola. Jaurtiketa egin du area ertzetik, Alavesen atzelari batek jaurtiketa desbideratu du, eta Sivera atezaina ezustean harrapatu.
Alavesek berdinketa lortzeko aukera izan du lehen zatiko azken txanpan, Toni Martinezek zutoinera egindako jaurtiketa baten bidez.
Bigarren zatira eskas sartu dira babazorroak, Viniciusek bigarren gola egin baitu bosgarren minutuan, urrunetik bikain jaurtita.
Azken ordu laurdenean Quique Sanchez Floresen taldeak bi gol aukera argi izan ditu: Toni Martinezen jaurtiketa on bat area ertzetik, Luninek geldiketa bikaina egin du, eta Paradaren burukada bat zutoinera, Martinez bera eskorpioiz errematatzen saiatu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.
Quique Sanchez Flores: “Igandeko partida Mikelentzat izango da"
Alavesek denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan Osasunaren aurka, Mikel Rodriguezen lesioak baldintzatuta. Quique Sanchez Floresek onartu du aurrelaria nekez egongo dela jokatzeko moduan, eta Izei izango dela lehen aukera, nahiz eta Toni Martinezi atea irekita mantentzen dion, partidaren aurreko sentsazioen bilakaeraren zain.
Sergio Fernandez, Alaveseko kirol zuzendaria: “Badakigu Antonio Blancok klub askoren arreta erakartzen duela"
Fernandez jokalariez eta fitxaketa merkatuko azken mugimundiez aritu da. Horren harian, lehentasun nagusiak Antonio Blanco eta Ander Guevararen kontratu berritzeak direla azpimarratu du.
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Lucas Boye: “Oso pozik nago taldeagatik, hiru puntuengatik, eta izan dugun hasieragatik"
Quique Sanchez Floresen Alavesek azken 25 urteetako hasierarik onena egin du. Bederatzi puntutik zazpi lortu ditu Vila-real mendean hartuta (1-0), Lucas Boyeren golari esker.