Alavesek F Moeve Ligara igotzea lor lezake, igande honetan, Mendizorrotzan, Cacereñoren aurka
Andrea Estebanen taldeak aurkaria garaitzen badu, eta larunbatean, Bartzelonak Valentziaren aurka irabazi edo berdintzen badu, matematikoki Moeve F Ligara igoko litzateke. Horrela, Alavesen zaleek igoera Mendizorrotzan ospatu ahalko lukete.
Alaves vs Cacereño. Irduai: Deportivo Alaves
Alavesek Cacereñoren aurka jokatuko du 2025-2026 denboraldiko 1. RFEFeko hogeita hirugarren jardunaldian, igande honetan, martxoaren 29an, 12:00etan, Mendizorrotzan. Gasteizko taldeak astearte honetan iragarri du Moeve F Ligarako igoera matematikoa lortzea daukala Andrea Estebanek zuzentzen duen taldeak. Horretarako, larunbatean Bartzelona B taldeak Valentziaren aurka irabazi edo berdintzea behar du; hori gertatuko balitz, Alavese igoeratik hiru puntura egongo litzateke.
Sailkapena honela dago: 22 jardunaldi jokatu dira, Bartzelona B lehenengo postuan dago, 50 punturekin; Alaves, 48rekin bigarrena da; eta Valentzia, 39 punturekin, hirugarren postuan dago. Fase erregularraren lehenengo sailkatua igotzen da zuzenean, baina Bartzelona B taldeak ezin du, izan ere, Bartzelonaren lehen taldeak F Moeve Ligan lehiatzen du, eta Ligako bigarren eta bosgarren postuen artean amaitzen dutenek play-offa jokatuko dute. Horrela, Alevesek irabazten badu eta Valentziak ez, Andrea Estebanen taldeak Valentziak gainditu ezineko abantaila izanen du, eta, beraz, igo egingo litzateke.
“Klubak zale guztiei estadiora joateko gonbidapena deia egiten die, partida zuzenean bizitzeko eta F Moeve Ligara igotzeko erabakigarria den partidan taldea bultztzeko”, adierazi du Alavesek.
Zure interesekoa izan daiteke
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Alavesek estropezu egin du Racingen aurka (2-1)
Alavesek 2-1 galdu du Racingen aurka Sardineron, Koskiren golari esker markagailuan aurrea hartu duen arren. Zabirik buelta eman dio markagailuari, 2 gol eginda. Aitor Mañasek kolpe gogorra hartu du buruan, eta esku-ohean atera dute zelaitik.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.