Mendizorrotza gainezka egongo da liga txapelduna hartzeko, salbazioaren bila
Alavesek Ligako txapeldun FC Bartzelonaren aurka jokatuko du mailari eusteko ezinbestekoa izanen den partidan. Gasteizko taldeak sarrera guztiak saldu ditu, eta hori gertatzen den bosgarren norgehiagoka da denboraldi honetan.
Alavesen jokalariak, zaleekin, ospatzen; Argazkia: Europa Press
Alavesek Ligako txapelduna den FC Bartzelonaren aurka jokatuko du maila gorenean jarraitzeko funtsezkoa izanen partida batean. Babazorroek badakite hori, eta Alavesek jakinarazi duen bezala, Mendizorrotza lepo beteko dute taldeari ahalik eta laguntza gehien emateko.
Gasteizko taldeak sarrera guztiak saltzen dituen bosgarren partida izango da, aurrekoak Real Madril, Osasuna, Real Oviedo eta Athletic Cluben aurka jokatutako partidak izan ziren.
Alavesek denboraldi honetan etxean jokatuko duen azken aurreko neurketa izango da, ondoren Carlos Tartiere estadioa bisitatuko dute, Oviedoren aurka jokatzeko, eta etxean itxiko du denboraldia, Rayo Vallecanoren aurka.