EA SPORTS LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)

Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.

VALENCIA, 08/03/2026.- El árbitro Guzmán Mansilla pita penalti a favor del Valencia, durante el partido de la jornada 27 de LaLiga entre el Valencia CF y el Deportivo Alavés, este domingo en el estadio de Mestalla. EFE/ Ana Escobar
Valentziako jokalariak gola ospatzen, eta Alavesekoak epailearekin eztabaidan. Argazkia: EFE

Alavesek 3-2ko emaitzarekin galdu du igande honetan Valentziaren aurka. Azken minutuek kalte larria egin diete babazorroei EA Sports Ligako 27. jardunaldian. Alavesek birritan hartu du aurrea markagailuan, Boyeren bi golekin, baina penalti batek eta 99. minutuan Pacheco eta Guevara kanporatu izanak azken emaitza baldintzatu dute, Quique Sanchez Floresen debuta saminduta.

Minutu bat ere ez zen igaro eta Jose Luis Guzmanek Alavesen aldeko penaltia ezarri du, Guidok Toni Martinez zapaldu ostean. Lucas Boyek jaurti du zigorrik handiena eta ez du huts egin (0-1).

Alaves arintasunez atera da kontraerasora, gaizki pasatzen hasi zen Valentziaren aurka. Angelek min handia egin du hegaletik eta Alavesek berriro abisatu du Ottoren txut batekin.

Alavesen defentsaren sendotasunak atsedenaldira markagailuan aurretik joatea eragin du.

Atsedenaldiaren ostean, Valentzia hazita atera da, eta minutu bat baino ez zaio kostatu partida berdintzea. Siverak bere maila ona erakutsi du jokaldi batean, Ugrinici bi geldiketa jarraian eginda. Sadiqen oinetan erori da baloia, eta Javi Guerrak 1-1ekoa jarri du.

Partida bizi-bizi zegoen, berdinduta eta aukerekin bi taldeentzat, eta euren aulkiak mugitzea erabaki dute garaipena bilatzeko. Baina aurretik zelaian zegoenak sartu du gola: Lucas Boye. Babazorroen golegile nagusiak gora salto du korner baten gola sartzeko (1-2).  

Valentzia erasora jaurti da eta Cömertek, 90. minutuan bolea indartsu batekin, markagailua berdindu du berriro (2-2). 

Guzman Mansillak 8 minutu gehiago luzatu du partida, eta bi taldeak garaipenaren golaren bila aritu dira. 95. minutuan, Pachecok Hugo Durori heldu dio eta epaileak penaltia adierazi du. Madruildarrak gola sartu du garaipena lortzeko (3-2) .

Gainera, jokaldi horretan Pacheco eta Guevara txartel hori bikoitzarekin kanporatu dituzte.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X