Facundo Garcesek ezin izango du neurketa ofizialik jokatu zortzi hilabetean
Kirola Arbitratzeko Auzitegiak (KAA) partzialki onartu du zazpi futbolariren helegitea, tartean Garces bera, eta norgehiagoka ofizialetara mugatu du FIFAk jarritako zigorra, agiriak faltsutzeagatik Malaysiako pasaportea lortzeko. Ondorioz, jokalari argentinarrak Alavesekin entrenatu eta lagunartekoak jokatu ahal izango ditu.
Facundo Garces Alaveseko atzelaria, Sevillaren aurkako partidan, Sanchez Pizjuanen. Argazkia: Europa Press
Facundo Garces Alaveseko atzelari argentinarrak zortzi hilabetean partida ofizialak jokatzea galaraziko dion zigorra bete beharko du, baina talde gasteiztarrarekin entrenatu eta lagunartekoak jokatu ahal izango ditu, Kirola Arbitratzeko Auzitegiak (KAA) erabaki bezala.
Auzitegi horrek partzialki onartu du zazpi futbolariren helegitea, tartean Garces bera, eta neurketa ofizialetara mugatu du FIFAk Malaysiako pasaportea lortzeko agiriak faltsutzeagatik ezarri zien 12 hilabeteko zigorra.
KAAk zehaztu duenez, norgehiagokak jokatzeko debekua gaur hasi da, baina dagoeneko 2025eko irailaren 25etik urtarrilaren 26ra betetako zigorraldia barne hartzen du.
Horrela, KAAk urtebetez futbolarekin lotutako edozein jarduera egitea eragozten zien zigorra mugatu du, baina Malaysiako Federazioaren (FAM) eskaera baztertu du, eta erakunde horri ezarritako isunari eutsi dio (350.000 libera suitzar). Federazio horren zuzendaritzak dimisioa eman zuen urtarrilaren 28an eskandalua zela eta.
KAAk gogorarazi du 2025ean Malaysiako Federazioak Facundo Garces, Rodrigo Holgado eta Imanol Machuca jokalari argentinarrei, Joao Figueiredo brasildarrari, Gabriel Palmero kanariarrari, Jon Irazabal bizkaitarrari eta Hector Hevel Serrano holandarrari proposatu ziela herritartasuna lortzea eta euren selekzioaren parte izatea 2027ko Asiako Kopa jokatzeko.
FIFAren Diziplina Batzordeak iazko irailean ondorioztatu zuen Malaysiako Federazioak eta futbolariek dokumentazio faltsua erabili zutela nazionalizazio-prozesuan, eta zigorrak ezarri zizkien. Apelazio-organoak azaroan berretsi zituen zigorrak, federazioari eta jokalariei 350.000 eta 2.000 liberako isunak, hurrenez hurren. Era berean, futbolean aritzeko hamabi hilabeteko debekua ezarri zien.
Facundo Garces Alaveseko atzelariak zigorra behin-behinean bertan behera uztea lortu zuen KAAn, urtarrilaren 26an, eta Alavesen dinamikara itzuli ahal izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.