Jaitsierari ihes egiteko garaipena lortu du Alavesek Betisen aurka (2-1)
Alavesen jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Alavesek 2-1 irabazi du Betisen aurka igande honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partidan. Sivera harresi bilakatu da atean, eta Carlos Vicentek eta Toni Martinezek sartu dituzte babazorroak jaitsiera postuetatik ateratzeko golak.
Partida ezin hobeto hasi dute babazorroek; izan ere, Carlos Vicentek jokaldi ona egin du Boyerekin batera, arearaino iritsi dira eskuin hegaletik, eta gola sartu du 3. minutuan (1-0).
Gola suspergarria izan da, eta gora etorri dira. Hala, Blancok eta Protesonik ere aukera argiak izan dituzte, baina baloia ez da sarera heldu. Betisek ere izan du abaguneren bat, baina Sivera aurkitu dute aurrean. Bakanmbuk berak hiru aldiz berdindu ahal izan du markagailua.
Ordu erdira, Tenagliak Abde lurrera bota du, area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Baina, VARean jokaldia berrikusi ondoren, ohartu da Betisen jokalariak zapaldu duela babazorroa, eta bertan behera utzi du penaltia.
Lehen zatiko azken minutuan berdin-berdintsu aritu dira, baina euskal taldeak atsedenaldira aurretik joatea lortu du.
Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren kopia izan da. Lehen jokaldian, Toni Martinezek buruz errematatu du erdiraketa bat, bigarren gola igotzeko markagailura (2-0).
Mendizorrotzan jai giroa nabaria izan da, eta jokalariek behar bezala erantzun diete zaleei. Sendo ibili dira zelaian, eta Betisek ez zuen arearako bidea aurkitzen. Hala ere, Sivera pare bat aldiz gehiago agertu behar izan da, sustorik ez izateko.
Partidako azken aukerak Betisek izan ditu, eta luzapenean Abdek gola sartzea lortu du (2-1). Baina Alavesek ondo eutsi dio etxean, bost jardunaldiren ostean garaipena lortu du, eta jaitsiera postuetatik urrundu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Elene Errasti Alaveseko jokalaria: "Espero dugu iazko bukaera hobetzea eta helburua betetzea"
Sei jardunaldiren faltan, Alaves da emakumezkoen bigarren mailako liderra. Horrela amaituz gero, elitera igotzea lortuko dute. Zazpi puntuko abantaila dute bigarren sailkatuarekiko, baina nahiago dute zuhur jokatu, iaz igoera gertu izan zutelako eta ihes egin zielako.
Quique Sanchez Flores: “Alavesek etxean lortu ditu puntu gehienak, jarraitzaileen animoekin. Horri eutsi behar diogu”
Alavesek bi puntura du jeitsiera, hortaz, oso garrantzitsua da arabarrentzat bihar garaipena lortzea. Gainera Quique Sanchez Flores estreinakoz arituko da etxean, zaleen aurrean.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.
Sanchez Flores: "Egiten denak zerikusi handiagoa izango du emozionalarekin kirolarekin baino"
Alaveseko entrenatzaile berriak EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partidaz hitz egin du. Aitortu du lan denbora mugatua izan dela taldea nahi bezala moldatzeko, baina talde sendoa izaten saiatuko direla esan du.
Facundo Garcesek ezin izango du neurketa ofizialik jokatu zortzi hilabetean
Kirola Arbitratzeko Auzitegiak (KAA) partzialki onartu du zazpi futbolariren helegitea, tartean Garces bera, eta norgehiagoka ofizialetara mugatu du FIFAk jarritako zigorra, agiriak faltsutzeagatik Malaysiako pasaportea lortzeko. Ondorioz, jokalari argentinarrak Alavesekin entrenatu eta lagunartekoak jokatu ahal izango ditu.
Quique Sanchez Flores, Alaveseko entrenatzailea: "Arima duen taldea da, gustatzen zait"
Quique Sanchez Flores Alaveseko entrenatzaile berria aurkeztu dute asteazken honetan, eta taldeari buruzko lehen iritziak eman ditu, baita etorkizunari begira dituen helburuak ere.
Quique Sanchez Flores, Alaveseko entrenatzaile berria
Gasteizko klubak Eduardo Chacho Coudet ordezkatzeko aukeratu du 61 urteko entrenatzailea; izan ere, River Plate taldeak Coudet fitxatu du. Sanchez Flores, EA Sports Ligan, Getafe, Valentzia, Atletico Madril, Espanyol eta Sevilla zuzendu ditu. 2028ra arte sinatu du Alavesekin.
Coudetek Alavesen entrenatzailea izateari utzi dio
Argentinarra 2024ko abenduan hasi zen euskal taldea zuzentzen, Luis Garcia Plazaren ordez. 2024-2025 denboraldian, Coudet entrenatzaile zebilela, Alavesek EA Sports Ligako azken-aurreko jardunaldian lortu zuen mailari eustea, eta 2025-2026an jaitsiera postuetatik kanpo ibili da.
Sivera: "Bat gutxiagorekin egotea traba izan da"
Alaveseko atezainak EA Sports Ligako 26. jardunaldian Levanteren aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-0).
Espiren azken uneko golek Alavesen lan ona zapuztu dute Levanten (2-0)
Babazorroak jaun eta jabe izan dira lehen zatian, gola sartzeko aukera asko izan dituzte, baina Parada kaleratzeak eta Espiren bi golek punturik gabe utzi dituzte bisitariak.