Akziodunen % 99,4k onartu dituzte Alavesen kontuak eta 90 milioi euroko aurrekontua
Klub babazorroaren historiako aurrekonturik handiena da astearteko batzarrean aurrera ateratakoa.
Alaveseko akziodunen batzarraren irudia. Argazkia: EFE
Alaveseko akziodunen % 99,4k onartu zituzten asteartean talde babazorroaren kontuak eta 90 milioi euroko aurrekontua, Gasteizko klubaren historiako handiena, alegia.
Erakundeak "klubaren finantza-egoera osasuntsuaz gain, kudeaketa arduratsuaren eta jasangarriaren jarraipena" azpimarratu zituen.
Era berean, talde guztien helburuak bete dituztelako ere pozik agertu ziren.
Denboraldi honetako aurrekontuari dagokionez, "Alavesen historiako diru-sarrera handiena" onartu zuten. 90.061.913 euroko aurrekontua proposatu zuten; aurrekoarekin alderatuz, % 6 eta 115.138 euro gehiago.
Mendizorrotzako egoeraren inguruan ere mintzatu ziren. Zentzu horretan, zehaztu zuten inork ez duela "birmoldaketa baztertzen".