Alavesek galdu egin du Real Madrilen aurka (1-2)
Alavesek 1-2 galdu du Real Madrilen aurka igande honetan Mendizorrotzan jokatu duen EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida.
Madrileko taldea nagusitasunez hasi da neurketako lehen minutuetan. Mbappe eta Bellingham etengabeko amesgaiztoa izan dira bere atea kosta ahala kosta defendatzea egokitu zaion Alavesentzat.
24 minutura iritsi da Mbapperen gola, urrunetik jaurtitako eskuinkada batekin, eta Siverak ezin izan du ezer egin (0-1).
Geroago, Bellinghamek bisitarien bigarren gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du jokoz kanpokoagatik.
Hala ere, gola ondo etorri zaie babazorroei, esnatzeko eta makinak martxan jartzeko. Victor Parada izan da etxekoen aldetik aukera bat izan duen lehena, eta Courtoisek aurpegiarekin urrundu du Ibañezen jaurtiketa ia lerroan bertan.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Siverak taldea salbatu du, Viniciusen jaurtiketari erantzun bikaina emanez. Pixkanaka, jabetza eta jokoa berdinduz joan dira.
Orduan, 70. minutuan, Carlos Vicentek, sartu berritan, pasea jaso du bere zelaitik eta Courtoisen aurrean jarri da partida berdintzeko. Hasieran, epaileak jokoz kanpo zegoela esan du, baina VARean berrikusi ondoren, gola baliozkotu du (1-1).
Baina pozak gutxi iraun dio talde gasteiztarrari. Real Madrilek erasora jo du berriro, eta Rodrygok aurretik jarri ditu berriz bisitariak, Viniciusen pase ona jasota (1-2).
Alaves amaierara arte saiatu da borrokatzen, baina aurkariaren beste gol bat gertuago egon da beraiena baino.
Zure interesekoa izan daiteke
Carlos Vicente: "Partidua irabazi genezakeela uste dut"
Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 16. jardunaldian Real Madrilen aurka jasotako porrotaz (1-2) hitz egin du. Taldeak azken unera arte borrokatu duela azpimarratu du, eta bere golaren ostean Mendizorrotzan partida irabazteko aukerak izan dituztela.
Chacho Coudet: "Ez diot aurkariaren dinamikari erreparatzen, geureari begiratzen diot"
Babazorroek Real Madril hartuko dute igande honetan Mendizorrotzan, eta talde zuria bolada gorabeheratsu baten ostean helduko da Gasteizera. Prentsaurrekoan galdera asko izan dira Xabi Alonsok zuzentzen duen taldearen egoeraren inguruan, baina Chacho Coudetek bere taldean zentratu nahi izan du.
Jon Pacheco: ''Hiru puntu hauek oso garrantzitsuak dira etorkizunari begira''
Alavesek 1-0 garaitu du Reala Mendizorrotzan jokatu duten euskal derbian. Partidaren amaieran, Jon Pacheco atzelari nafarrak esan du partida berezia izan dela, aurrenekoz izan baitu Reala aurkari.
Victor Parada: ''Denboraldia markatu ahal duten partidetakoa zen; hiru puntuak atera behar genituen''
Alavesek 1-0 garaitu du Reala Mendizorrotzan jokatu duten euskal derbian. Partidaren amaieran, Victor Paradak bere taldearen garaipena nabarmendu du.
Eduardo Coudet: "Irabazteko beharra dugu"
Alavesek Ligako hiru porroten bolada txarra eteteko asmoz ekingo dio biharko hitzorduari. "Irabazteko beharra dugu. Erakutsitako maila onagatik bost puntu gehiago izatea mereziko genuke ", adierazi du Chacho Coudetek partidaren aurreko prentsaurrekoan.
''Amets askorekin etorri nintzen; nigan izan duten konfiantza bueltatu behar diet''
Nahuel Tenagliak kontratua berritu du Alavesekin 2029ra arte. Argentinarra oso eskertuta agertu da klubarekin, maitatua eta baloratua sentitzen dela adierazi du. (Bideoa gazteleraz)
Nahuel Tenagliak Alavesen jarraituko du datozen hiru denboraldietan
Tenaglia jokalari argentinarrak 130 norgehiagoka jokatu ditu, 2022ko otsailean Gasteizera iritsi zenez gero.
La Florida futbol-zelaian jokatutako Portugalete-Alaves (0-3) Errege Kopako partidaren laburpena
Alavesek Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketarako txartela lortu du. Portugaletek, harmailak bete dituzten etxeko zaleen bultzadarekin, gasteiztarrei aurre egin die, baina ez da nahikoa izan. Eduardo Coudet entrenatzaile argentinarrak urte bat bete du gaur arabarren aulkian.
Alavesek Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du lanak eman dizkion Portugaleteren aurka (0-3)
Coudeten jokalariek oso ondo hasi dute neurketa, 2. minutuan aurreratu baitira Carlos Vicenteren gol eder bati esker. Atsedenaldiaren ostean garaipena berretsi dute, Portugaletek bere atean sartutako gol bati esker. Toni Martinezek hirugarren gola egin du azken minutuetan.