FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aleksandar Sedlar atzelariak Alavesen defentsa indartuko du

31 urteko jokalari serbiarra Mallorcatik helduko da Gasteizera, eta bi denboraldirako sinatu du Arabako taldearekin.
Aleksandar Sadlar.
Aleksandar Sadlar. Foto: @Alaves

Aleksandar Sedlarrek Alavesen defentsa indartuko du hurrengo bi denboraldietan, Mallorcarekin zeukan kontratua amaitu ondoren.

31 urteko atzelari serbiarra hainbat tokitan jokatzeko duen ahalmenarengatik nabarmentzen da; izan ere, atzealdeko erdiko lerroan distira egin duen arren, Balkandarrak zelai erdian ere jardun du.

Bere herrialdeko taldeetan hazi ostean, 2016ko udan egin zuen nazioarteko jauzia, Poloniako Piast Gliwice taldearekin fitxatu zuenean.

Azken hiru denboraldietan, Mallorcaren elastikoa defendatu du. Bertan, 45 partida jokatu ditu Lehen Maila, Bigarren Maila eta Errege Koparen artean.

Horrela, Sedlarrek Luis Garcia Plaza entrenatzailearekin bat egingo du berriro Alavesen, maila berreskuratzeko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X