Bajak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martin Agirregabiriak ez du Alavesen jarraituko

Klubak ofizialki jakinarazi duenez, harrobiko jokalariak ez du tokirik lehen taldean. Agirregabiriarekin batera, Joselu, Ximo Navarro, Tomas Pina, Edgar, Guidetti eta Pere Ponsen bajak aditzera eman ditu Alavesek.
Alavesekin kontratua amaitu duten jokalariak. Argazkia: @Alaves_eus.
Alavesekin kontratua amaitu duten jokalariak. Argazkia: @Alaves_eus.

Alavesek ofizialki jakinarazi duenaren arabera, Martin Agirregabiriak ez du tokirik lehen taldean eta, beraz, ez du Gasteizko taldean jarraituko. Harrobiko jokalariarekin batera, Joselu, Ximo Navarro, Tomas Pina, Edgar, Guidetti eta Pere Ponsen bajak ere egin ditu ofizial taldeak.

Hala ere, Victor Laguardia kapitainaren inguruan oraindik ez dago erabaki finkorik, nahiz eta kontratua ostegun honetan amaitu den.

                            

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X