Alavesek hiru puntu baliotsu atera ditu Levanteren etxetik (0-1)
Alavesek kontraerasoan egindako jokoak saria izan du eta hiru puntu garrantzitsu eman dizkie arabarrei. Partidako gol bakarra Aleix Vidalek egin du 65. minutuan.
Bigarren zatian, 0 eta 2koa gertuago izan dute banakoa baino, Levante trakets ibili delako Alaves serio baten aurrean.
Lehen zatia txarra izan da, grisa eta jokorik eta gol aukerarik gabekoa. Bigarrenean, berriz, bi taldeek hobera egin dute, baina Alavesek etekin handiagoa atera dio jokoari valentziarrek baino.
Lehenengoan baloia ateetatik urruti ibili da eta Alavesek 45. minutuan egindako jaurtiketa bat izan da jokaldi arriskutsuena. Aitor atezainak bularrez urrundu du baloia.
Aukerarik argienak bigarren zatian izan dira. Lehen jokaldian, Lucas Perezek abiaduraz eraman du baloia eta bere jaurtiketa indartsua kanpora joan da.
Garitanoren taldea jokoaren kontrola hartzen joan da apurka-apurka, kontraerasoan jokatuz, eta jokaldi batean Aleix Vidalek 0 eta 1ekoa jarri du markagailuan.
0-2koa egiteko aukera argia Lucas Perezek izan du, baina Aitor atezainak erantzun bikaina eman dio amaierarako 10 minuturen faltan.
Fitxa teknikoa
0 - Levante: Aitor, Coke, Cabaco, Postigo, Toño, Campaña, Radoja, Melero (Bardhi, 55. min), Morales (Hernani, 65. min), Roger eta Borja Mayoral (Sergio León, 79. min).
1 - Alaves: Pacheco, Ximo Navarro, Laguaria, Rodrigo Ely, Rubén Duarte, Aleix Vidal (Pere Pons, 82. min), Camarasa (Martín, 89. min), Manu, Luis Rioja (Borja Sainz, 63. min), Lucas Pérez eta Joselu.
Gola: 0-1, 65. min: Aleix Vidal.
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.