Alavesek Vila-realen zalantzak baliatu nahi ditu
Alavesek Vila-real izango du aurkari larunbat honetan (16:15). Gasteiztarrek mailari eusteko beharrezkoa den puntu kopurua ahalik eta azkarren lortu nahi dute, asmo handiagoei begira jartzeko. Izan ere, seigarrenak dira sailkapenean, 37 punturekin, eta datorren urtean Europan izateko eskubidea ematen duten borrokan daude murgilduta une honetan.
Takashi Inuik bere lekua aurkitu du Abelardoren eskeman, eta arabarrek nabaritu egin dute jokalari japoniarraren ekarpena. Inuik, Jony Rodriguezek eta Jonathan Callerik hirukote erasokorra osatzen dute entrenatzaile asturiarrak erabili ohi duen 4-3-3ko sisteman.
Bestalde, Diego Rolan eta Alex Blanco deialditik kanpo geratu dira; aitzitik, barruan dira John Guidetti, Burgui eta Rodrigo Ely. Azken hori duela gutxi sendatu da denbora luzean lesionatuta egon ostean.
Abelardok, bestalde, ezingo du zigortuta dagoen Ximo Navarro erabili, ezta min hartuta jarraitzen duen Martin Agirregabiria ere. Hori dela eta, seguruena Carlos Vigaray arituko da eskuineko hegalean.
Azkenik, nahiz eta Tomas Pinak ez duen astean zehar behar bezala entrenatu, entrenatzaileak Vila-realera bidaiatuko duten jokalarien artean sartu du, eta bere talde ohiaren aurka jokatzeko gertu egongo da Ciudad Realeko erdilaria.
Bere aldetik, Vila-realek etxeko partidetan akatsik ia ezin eginda ekingo dio denboraldiko fase erabakigarriari, mailari eustea lortu nahi baldin badu.
Talde horia Atletico Madrilen etxean galtzetik iritsiko da norgehiagoka honetara; dena dela, Javi Callejak taldearen ardura denboraldian bigarrenez hartu zuenetik bost neurketa zeramatzan galdu gabe.
Vila-realen aspaldidanik lesionatuta daude Bruno Soriano, Daniele Bonera eta Manu Trigueros, eta, horiez gain, Alavesi aurre egiteko zalantzan daude Santi Caseres eta Javi Fuego.
Balizko hamaikakoak:
Vila-real: Asenjo, Mario, Alvaro, Funes Mori, Víctor Ruiz, Pedraza; Iborra, Manu Morlanes edo Fornals, Cazorla, Bacca eta Toko Ekambi edo Gerard Moreno.
Alaves: Pacheco, Vigaray, Laguardia, Maripan, Duarte, Darko, Wakaso, Manu Garcia, Inui, Calleri eta Jony.
Epailea: Jose Luis Munuera Montero.
Futbol-zelaia: Zeramikaren estadioa.
Ordua: 16:15.
Zure interesekoa izan daiteke
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Andrea Esteban: “Helburua ahalik eta lehiakorrenak izatea da, ahalik eta azkarren”
Alaveseko jokalariak aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Andrea Esteban entrenatzaileak F Ligan berriro jokatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin digu, baita taldearen helburuak zeintzuk diren azaldu ere.
Daouda Doumbia erdilariak NK Istra kroaziarrean jokatuko du
NK Istra Alavesen jabetzakoa da % 85ean.
Mikel Rodriguez, gogotsu Alavasekin jokatzeko
Erdilari getariarra datozen bost denboraldietan Gasteizen arituko da, nahiz eta Realak berriro jokalaria erosteko aukera izango duen. Aurkezpenean, besteak beste, Alaves aukeratzearen arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu du jokalariak.. Gainera, argi utzi du ez zuela ikusten Realean tokirik izango zuenik, eta minutu horien bila iritsi dela klub babazorrora.
Alavesek Somea Polozen atezaina fitxatu du
Danimarkako FC Nordsjælland taldetik ailegatu da Gasteizera Bosnia-Herzegovinako atezaina.
Juliette Vidal hegaleko frantziarrak Alavesen jokatuko du
Atzelari frantziarrak AS Saint-etienne, FC Basel, RSC Anderlecht eta Bayer Leverkusen taldeetan jokatu du.
Mikel Rodriguez, Alavesen jokalari berria
Getariako jokalaria Sanse taldetik iritsi da, eta 2031ra arte sinatu du. Alavesek bi milioi euro ordaindu dizkio Realari, eta Realak berreskuratu ahalko du futbolaria, lau milioi ordainduta.
Elene Viles: “Moeve Liga beste maila bat da, ilusio eta motibazio handiz gabiltza”
Gasteizko taldeko futbolariak nabarmendu du lanean hasi eta taldekide berriak ezagutzeko irrikan dabilela, denboraldiaurreko hasiera honetan.