Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaves, mailari eustera azken urteetan baino aldaketa gutxiagorekin

Hirugarren denboraldia jarraian egingo du Lehen Mailan talde babazorroak. Aurreko bi denboraldietan baino jokalari aldaketa gutxiago izan ditu aurten.
Manu Garcia. Argazkia: EFE
Manu Garcia, Alaveseko kapitaina. Argazkia: EFE

Alavesek mailari eustea izango du helburu 2018-2019 denboraldian. Hirugarrena jarraian izango da Lehen Mailan talde babazorroarentzat, igoera lortu zuenetik. Aurreko urteetan baino jokalari-aldaketa gutxiago izan ditu taldeak aurten. Entrenatzailea Abelardo Fernandez izango da. 2017ko abenduan iritsi zen Abelardo Alavesera, taldea egoera oso txarrean hartu zuen, eta Alavesek mailari eustea lortu zuen.

Jokalariei dagokienez, Manu Garcia kapitainari kontratua berritu zion klubak eta Celtatik utzita etorri zen John Guidettirekin geratzea erabaki du. Utzitako jokalari asko izan zituen Arabako taldeak, zazpi guztira, eta euren taldeetara itzuli dira. Hala ere, fitxaketak egin ditu Alavesek: Ximo Navarro (Las Palmas), Borja Baston (Swansea City), Patrick Twumasi (Astana), Tomas Pina (Brujas) eta Adrian Marin (Vila-real). Gainera, Jony Rodriguez (Malaga) ekarri du utzita.

Oraindik, denboraldia hasi arte, Alavesek beste pare bat fitxaketa egingo ditu, aurrealdea indartzeko. Ordura arte, Abelardo entrenatzaileak bigarren taldeko Paulino de la Fuente eta Andrei Daniel "Lupu" jokalariak igo ditu lehen taldera.

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X