Karanka eta Gracia, baztertuta Alaves zuzentzeko
Alavesek Luis Zubelia entrenatzaile kargutik kentzea erabaki zuen igandean laugarren porrota jarraian jaso ostean. Orain, teknikari berriaren bila ari dira, eta EiTBko kirol erredakzioak jakin duenez, klubaren ordezkoen zerrendan zeuden Aitor Karanka eta Javi Gracia ez dira Alaveseko entrenatzaile berriak izango.
Gracia eta Karanka, Sergio Fernandez kirol zuzendariaren zerrendan egon dira Zubeldia ordezkatzeko. Klubak Aitor Karankari deitu dio entrenatzaile kargua eskaintzeko, baina arabarrak ezezkoa eman dio Alavesi. Javi Graciaren kasuan, negoziazioek ez dute aurrera egin arrazoi ezberdinengatik.
Bitartean, klubak entrenatzaile berriaren bila jarraitzen du. Astelehen honetan Javier Cabellok zuzendu du Alavesen entrenamendua.