Abonatu guztiek Kopako sarrera eskuratzeko eskubidea izango dute
Deportivo Alavesek 2017ko Errege Kopako Finalaren sarreren banatze plana hedabideei aurkeztu die. Ekitaldia, Juan Canterok, Baskonia-Alaves Taldearen Ticketing Zuzendaria, eta Pedro Lópezek, Taldearen Komunikazio Zuzendaria, zuzendu dute. Sarreren banaketa eta prozedura ezagutzera eman da beste puntu batzuen artean, ondoren aurkezten direnak:
Abonatu guztiek sarrera eskuratzeko eskubidea izango dute
Klubak argi utzi du: “Abonatu guztiek Errege Koparako sarrera izango dute”. Helburua “lehenengo kopako finalean taldeari babesa eman nahi dioten alaveszale gehiengoei asetzea” da.
Aurreko martxoaren 10ean RFEF eta FC Barcelonarekin izandako bileran adostu zen moduan, sarrerak izendunak eta besterenezinak izango dira, eta bertan, eroslearen izena agertuko da eta egoera berezi batean eta justifikatuta badago, titularraren aldaketa onartuko da (beti sarreraren eroslea arduraduna izanik).
Gainera, Deportivo Alavések sarrera erosteko lehentasuna eman nahi izan die bere jarraitzaileei, eskainitako babesari erantzuna emateko. Modu honetan, banatze-lehentasuna horrela izango da:
Akziodunak diren abonatuak: Sarrera ziurtatuta dute eta erosteko eta lekua aukeratzeko lehenengoak izango dira. Erreserban beste abonatu bat gonbidatzeko aukera izango dute.
Abonatuak: Sarrera ziurtatuta daukate eta aurre-erreserban izena eman dutenen lehentasuna erabakiko da erosketaren egunean notario batek bideratutako zozketaren bitartez. Kasu honetan, abonatu baten gehi lau abonatuen izen ematea onartzen da, lekuak jarraian aukeratzeko.
Abonatuak ez diren akziodunak: Tez abonatuen artean lehentasuna izango dute. Akziodun abonatuek eta abonatuek utzitako sarrerak eskuratzeko aukera izango dute. Taldeetan ezin izango dute izenik eman
Abonatuak ez direnak: Akziodun abonatuek, abonatuek eta abonatuak ez diren akziodunek soberan utzitako sarrerak eskuratuko dituzte. Taldeetan ezin izango dute izenik eman.
Sarrerak banatzeko prozedura
Gainera, faseak eta data bereziak aurkeztu dira. Sarreren banatze planak 3 fase ditu: finalera joan nahi duten pertsona guztien aurre-erreserba. Gero, sarrerak erostea eta azkenik, sarrerak jasotzea.
Modu honetan, hauek dira agendan apuntatu behar diren datak:
Izen ematea (presentziala eta online): martxoaren 23tik apirilaren 7ra
Bidai Ofizialaren salmenta (Halcón viajes): martxoaren 23tik amaitu arte
Izenen zerrendaren publikazioa: apirilak 18
Zozketa notario bidez: apirilak 21
Erosketa (presentziala eta online)
Akziodun abonatuak: apirilak 24 eta 25
Abonatuak: apirilaren 26tik maiatzaren 2ra
Akziodun ez abonatuak: maiatzak 8
Ez abonatuak: maiatzak 9
Sarrerak jasotzea: maiatzak 11 – maiatzak 16
1 Fasea: Izen ematea
Martxoaren 23tik apirilaren 7ra, inskribatu nahi diren pertsona guztiek izena eman ahal izango dute, Mendizorrotzako Denda Ofizialean eta finalerako sortutako web gunean: www.BetiAlaves.com. Guztiek formularioa bete behar izango dute, sarrera ziurtatuta izan arren. Horrela, lau zerrenda sortuko dira: akziodun abonatuak (sarrera ziurtatuta), abonatuak (sarrera ziurtatuta, zozketa egingo da erosketaren lehentasuna erabakitzeko), abonatuak ez diren akziodunak eta ez abonatuak.
Salbuespenak
Alde batetik 18 leku erreserbatuta daude mugikortasun gutxi dutenentzat (gurpildun aulkian doazenentzat). Preferenteko 104 sektorean kokatuta daude eta 108€koak dira (laguntzailerako lekua kontuan artuta). Soberan daudenak ez abonatuentzat izango dira. Interesatuta dauden guztiek Mendizorrotzako dendara gerturatu beharko dira eta heldutako ordenean salduko dira.
“Txiki Txartela” dutenek, sarrera eskuratzeko aukera izango dute abonatu bezala. Soilik eskubidea izango dute urtarrilaren 31a baino lehen izena ematen dutenek. Inskripzioa abonatua den heldu batekin egin beharko da, eta ez da onartuko Txiki txartelarekin bakarrik izena ematea, eta derrigorrezkoa izango da modu presentzialean egitea Mendizorrotzako denda ofizialean. Izendunak eta besterenezinak izango dira. Sarreren balioa bakarra da, ez dago deskonturik.
Zozketa
Aste Santua eta gero, apirilaren 18an publiko egingo dira interesatuen izenen zerrenda eta, hiru egun geroago, apirilaren 21ean, notario bidez zozketa egingo da abonatuen artean erosketaren ordena erabakitzeko. Egun batzuetara mugatuko da sarreren erosketa, online eta Mendizorrotzako Denda Ofizialetatik.
Epe horretan 2. zerrendakoek (abonatuak) sarrerak agortzen ez badituzte, 3. zerrenda (akziodun ez abonatuak) irekiko da, eta zorteo bidez erabakiko da zeinek duen erosteko aukera. Oinarri guztiak gure web gunean egongo dira: deportivoalaves.com.
2 Fasea: Erosketa
Sarrerak online edo Mendizorrotza Gunean erosi ahal izango dira (apirilaren 24tik aurrera, zerrenda bakoitzeko datak kontuan artuz).
Datak
Akziodun abonatuak: apirilak 24 eta 25
Abonatuak: epeetan, zozketa kontuan hartuta
Lehenengo epea: apirilak 26, 27 eta 28
Bigarren epea: apirilak 29, 30 eta maiatzak 1 eta 2
Hirugarren epea: maiatzak 3, 4 eta 5
Laugarren epea: zalantzak eta iradokizunak
Abonatuak ez diren akziodunak: maiatzak 8 (sarrerak egotekotan)
Ez abonatuak: maiatzak 9 (sarrerak egotekotan)
3 Fasea: Sarrerak jasotzea
Sarrerak jasotzeko epea maiatzaren 11tik 16ra izango da Mandizorrorzako Denda Ofizialean. Beharrezkoa izango da eroslearen NANarekin etortzea eta ezin izango da lekurik aukeratu. Automatikoki aukeratuko da egokitutako sektorean eta ordena eta leku jarraia kontuan hartuz. Maiatzaren 17 eta 18a iradokizunetarako izango dira.
Harremanetarako
Mendizorrotzako denda ofiziala
Ordutegia: 10:00 – 14:00 eta 16:30 – 20:30
E-Maila: final2017@alaves.com
Telefonoa: 945 13 10 18
https://twitter.com/Alaves
https://www.facebook.com/deportivoalaves/
eportivoalaves/Zure interesekoa izan daiteke
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.