Haalanden eraginkortasunak erabaki du azken txanpan: Norvegia sailkatu da, Boli Kostari irabazita (1-2)
Antonio Nusa trebeak aurretik jarri ditu norvegiarrak atsedenaldira iritsi aurretik, baina Amad Diallok berdinketarako gola egin du 75. minutuan. Neurketa luzapenera zihoala zirudienean, Haaland agertu da, 86. minutuan, eta berdinketa desegin du.
Norvegiarrak Haalanden gol erabakigarria ospatzen, partidaren azken minutuetan. Argazkia: EFE
Erling Haalanden gol batek, 86. minutuan eta bere aukera argi bakarrean, Boli Kostaren aurkako berdinketa desegin du, garaipena eman dio Norvegiari eta Eskandinaviako taldea Metlife estadiora bidali du, Brasil zain izango duen tokira.
Ia ez da norgehiagoka osoan agertu, baina dohain berezi bat du. Bezperan Stale Solbakken hautatzaile norvegiarrak esan zuen bezala, intuizioa du gola non dagoen jakiteko. Partida oso eskas baten ondoren, Haalandek baloi erabakigarria aurkitu du, Boli Kostak erantzuteko astirik ez zuenean. Manchester Cityko aurrelariak Patrick Bergen pase bat sarera bultzatu besterik ez du egin.
Bolikostarrek eta norvegiarrek partida kaskarra egin dute, hanka-sartze askorekin, baina Haalanden eraginkortasunak konpondu egin du.
Haaland jokotik at zegoenean, Norvegiak atsedenaldia baino lehen aurkitu du irtenbidea Antonio Nusa trebearen oinetan, gol bikaina asmatu baitu, area ertzean atzelariei izkin egin eta Yahia Fofanatik urrun jarri du baloia gurpil zoragarri batekin (39. min).
Bigarren zatiaren hasieran berdinketa lortu ahal izan du Faeren taldeak, Nicolas Peperi area hegalean erori zaion baloi batekin, baina Vila-realeko jokalariak Orland Nylandekin egin du topo. Atezain norvegiarrak hankekin aldaratu du baloia.
Torbjorn Heggemek ere izan du abagunea korner batean, Sorlothek baloia orraztu ostean, baina baloia atepetik atera du Boli Kostako atzelari batek (66. min). Ondoren, Amad Diallo zelairatu da, eta Manchester Unitedeko futbolaria erabakigarria izan da.
Izan ere, Boli Kostako jokalariak, lehen zatian Nusak egin bezala, gola asmatu du eskuin hegaletik jokaldi bikaina eginda, erregate batekin eta jaurtiketa gurutzatu batekin (75. min). Beste gol polit bat norgehiagoka berdintzeko, eta luzapenera bideratzeko.
Baina ziurgabetasunean Haaland erregea da, eta Norvegiako erraldoiak ez du huts egin, bere bosgarren gola sartu du txapelketan, eta bere taldea final-zortzirenetarako sailkatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.