Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atletico Madrilek eta PSGk kanporaketa bideratu dute, joaneko partidan Bartzelonari eta Liverpooli irabazita

Talde koltxoneroak 0-2 menden hartu du Barca Nou Campen, Alvarezen eta Solothen golei esker. Frantziako taldeak gauza bera egin du ingelesekin (2-0), baina etxean, Parisen, Doueren eta Kvaratskheliaren golei esker.

Barcelona-Atletico-PSG-Liverpool-semifinales-champions
Argazkia: EFE/EITBKirolak

Atletico Madrilek Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partida irabazi du Bartzelonaren aurka, Spotify Camp Noun, Julian Alvarezen eta Alexander Solothen golein (0-2) esker. Bartzelonak 44. minututik aurrera jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan du, epaileak Pau Cubarsi egotzi baitu.

Atzelari kataluniarrari txartel gorria atera eta aurrelari argentinarrak ondorengo jokaldiann faltaz sartutako golak neurketa baldintzatu du. Oro har, aukera gehiago izan ditu Barçak, Lamine Yamalek eta Joan Cancelok zutoinera egindako bi erremate, esaterako. Baina Atleticoren aurrelari norvegiarrak 70. minutuan sartutako golak norgehiagoka itxi du.

Cubarsiz gain, Marc Pubill koltxoneroak ere ez du itzulerako partida jokatuko, epaileak txartel horia erakutsi baitio, eta txartel pilaketagatik zigorra bete beharko du.

Parisen, Luis Enriqueren PSGk bere lema aurkitu du, eta Txapeldunen Ligako finalerdiak zerumugan ditu, Liverpool mendean hartu ondoren. Hala ere, Giorgi Mamardashvili atezainak egindako lan onari esker, Anfielden markagailua iraultzea amestu dezake Ingalaterrako taldeak (2-0).

Paristarrek sari gehiago eskuratu ahal izan dute, aurrelariek punteria hobea izan balute, eta Liverpoolen atezainak gutxiago asmatu. Dembelek, batez ere, aukera argi pare bat izan ditu, eta azken partidetako bere bolada ona eten du, Urrezko Baloia berriro irabazteko bidea aurkitu duela zirudienean.

Douek PSG aurreratu du 11. minutuan, errebotez, Mamardashviliren gainetik pasa den baloi bati esker.

Atsedenaldiaren ostean, Kvaratskheliak bere herrikidea gainditu du berriro 65. minutuan, georgiarrak burutatuko jokaldi on batean. Paristarrak hirugarren gola sartzen saiatu dira ondoren. Baina VARak epaileak PSGren alde adierazitako penalti bat baliogabetu du, eta Mamardashviliren lan bikainak bizi-bizirik utzi du Liverpool, nahiz eta asko hobetu beharko duen miraria lortzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X