Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute

Portugaldarrek 5-0 irabazi diete norvegiarrei Lisboan. Frantziarrek 0-3ko emaitzarekin aise irabazi diote Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi goli esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).

LONDON (United Kingdom), 17/03/2026.- Players of PSG celebrate after winning the UEFA Champions League Round of 16 2nd leg match between Chelsea and Paris Saint-Germain in London, Great Britain, 17 March 2026. (Liga de Campeones, Gran Bretaña, Reino Unido, Londres) EFE/EPA/ANDY RAIN

PSG, goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Sportingek luzapenean oso zaila zen kanporaketa irauli du astearte honetan, eta Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu du Bodo/Glimt 5-0 mendean hartuta. Honenbestez, Norvegiako taldearen ametsari eta balentriari amaiera eman diote portugaldarrek.

Etxekoak helburu argi batekin atera dira zelaira: joaneko neurketn 3-0 galdu ondoren markagailua iraultzea, eta Norvegian jokatu zuten bestelako futbola erakutsi dute, indartsuagoa eta dinamikoagoa, atseden hartuta, asteburu honetan Portugalgo Ligan partidarik jokatu ez dutelako.

Bestalde, txapelketako egungo txapeldunak, Paris Saint-Germainek, joaneko 5-2koaren ostean, 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari, Khvicha Kvaratskhelia eta Bradley Barcolaren (biak lehen 15 minutuetan) eta Senny Mayuluren golei esker (bigarren zatian).

Real Madrilek, Bernardo Silvak txartel gorria ikusi (20 minutu) ondoren, Manchester Cityren markagailua iraultzeko saiakera zapuztu du Vinicius Juniorren bi goli esker (1-2), eta kanporaketan 1-5 nagusitu da.

Joaneko 3-0eko abantailarekin hasi den itzulerako partida maldan behera jarri zaie zuriei, 20. minutuan epaileak Bernardori txartel gorria atera dionean, ateko marra gainean baloia besoarekin ukitu ondoren. Epaileak penaltia adierazi du, eta Vinicius Juniorrek hamaika metroetatik ez du huts egin.

Erling Haalandek berdinketa lortu du atsedenaldira iritsi aurretik, eta Courtois, min hartuta, aldatu behar izan dute atsedenaldian, baina Cityk ez du inoiz Alvaro Arbeloaren taldearen sailkapena arriskuan jarri.

Premier Leagueko liderra, Ligako Kopako finalean, bizirik FA Cupen eta orain Europako zortzi talde onenen artean. Mikel Arteta donostiarraren Arsenalek ere etxeko lanak egin ditu Bayer Leverkusenen aurka, kanporaketa etxean erabakita utzi du eta hirugarren urtez jarraian Txapeldunen Ligako final-laurdenetan izango da (2-0).

Nahiz eta joanekoan banakoa azken minutuetan eta penaltiz lortu, eta Leverkusenen urteko partidarik txarrenetakoa egin arren, Arsenalek gaur berretsi du sailkapena, denboraldi honetako Europako bost partidak irabazi dituen etxean, Londresen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X