Atalanta, Galatasaray, Real Madril eta PSG ere final-zortzirenetan izango dira
Joaneko partidan jasotako 2-0ekoa irauli du Atalantak Borussia Dortmunden aurka (4-1). Madrilek Benfica kanporatu du, joanekoan 0-1 eta itzulerakoan 1-2 irabazita. PSGk bina berdindu du Monakon eta Galatasaray luzapenean sartutako bi golei esker sailkatu da, nahiz eta Turinen galdu eta ikaragarri sufritu (3-2).
Atalantako jokalariak, goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Atalantak Borussia Dortmunden aurkako joaneko partidan jasotako 2-0eko porrota iraultzea lortu du asteazken honetan (4-1, orotara 4-3), 98. minutuan Lazar Samardzic serbiarrak sartutako penaltiari esker. Horrela, Bergamoko taldea Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan izango da bost urte geroago.
Real Madrilek ere sailkapena lortu du Benfica kanporatuta. Portugalgo taldeari 0-1 irabazi zion joaneko partidan iragan astean, eta 1-2 gaur Bernabeun jokatutako itzulikoan, Aurelien Tchouameni frantziarrak 16. minutuan eta Vinicius Junior brasildarrak 80. minutuan sartutako golei esker. Benfica aurretik jarri da markagailuan, Rafa Silva portugaldarrak 14. minutuan sartutako golari esker.
Europako txapelduna ere, PSG, final-zortzirenetan egongo da, ez hainbeste bere jokoaren distiragatik, baizik eta bere aukeretan duen konfiantzagatik. Izan ere, Luis Enriqueren mutilek berdinketa bat lortzea nahikoa izan dute (2-2), joaneko partidan lortutako garaipenari esker aurrera egiteko.
Parisko taldearen gaurko maila agerian geratu da azken txanpan; izan ere, Monako jokalari bat gutxiagorekin ari zenean Tezek berdinketa lortu du 92.ean, eta hiru minutu beranduago Faesek zentimetro eskasengatik huts egin du luzapena behartuko zukeen gola.
Sailkapena lortzen azkena Turkiako Galatasaray izan da. Turkiarrek ikaragarri sufritu dute 48. minututik jokalari bat gutxiagorekin jokatu duen Juventusen aurka, Kellyk txartel gorria ikusi baitu. Italiako taldea gizon bat gutxiagorekin egon bada ere, maldan gora zuen kanporaketa berdintzeko eta luzapenera bidaltzeko gai izan da. Spallettiren taldea, ordea, balentria lortzetik pauso bakarrera geratu da, Osimhenek eta Yilmazek luzapenean egindako bi golek bide bazterrean utzi baitute (3-2).
Zure interesekoa izan daiteke
Reala-Athletic Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, martxoaren 4an, EITBn
20:30etik aurrera, asteazkenean, martxoaren 4an, ETB1ek eta kirolakeitb.eus-ek Realak eta Athleticek Anoetan jokatuko duten neurketa erabakigarriaren gaineko guztia kontatuko dizute. Reala eta Athletic, nor baino nor gehiago, eta final handirako txartela jokoan.
Bodø/Glimtek historia egin du, Inter Milan Txapeldunen Ligatik kanporatuta
Norvegiako taldeak 0-2 irabazi zion Inter Milani final-zortzirenetako play-offetako itzuliko partidan. Bayer Leverkusenek, Newcastlek eta Atletico Madrilek ere final-zortzirenetara aurrera egitea lortu dute.
Atletico, Leverkusen, Bodø/Glimt eta Newcastle, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara
Emaitza altuko markagailuek, Milaneko ezustekoak eta nagusitasunez ebatzitako kanporaketek erabaki dituzte final-zortzirenetarako sailkapenak.
Newcastlek ia erabakita utzi du kanporaketa eta Bodok eta Leverkusenek bereak bideratu dituzte
Ingalaterrako taldeak Qarabag gainditu du etxetik kanpo (1-6), norvegiarrek 3-1 irabazi diote Interri eta talde alemaniarrak 0-2 gainditu du Olinpiakos Grezian. Aitzitik, Brujasek eta Atletico Madrilek 3-3 berdindu dute Belgikan.
Errege Kopako finala apirilaren 18an jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, Cartujan
Espainiako Federazioak iragarri du txapelketako final handia apirilaren 18an jokatuko dutela, eta 21:00etan hasiko dela. Reala edo Athletic final horretan izango dira, eta sailkatzea lortzen duen euskal taldeak Bartzelona edo Atletico Madril izango du aurkari.
Real Madrilek, Borussiak, PSGk eta Galatasarayk play offeko lehen neurketan garaipena lortu dute
Zuriek 0-1 irabazi diote Benficari Portugalen, talde alemaniarrak 2-0 gainditu du Atalanta etxean, Pariseko taldeak Monako menderatu du etxetik kanpo (2-3) eta turkiarrek Juventusen aurkako kanporaketa bideratu dute (5-2).
Atletico Madrilek Bartzelona jipoitu du Kopako finalerdietako joanekoan (4-0), eta oso gertu du finalera sailkatzea
Epaileak baliorik gabe utzi zuen Kataluniako taldeak bigarren zatian egindako gol bat, eta, partida amaitzeko minutu gutxiren faltan, txartel gorria atera zion Eric Garciari, Bartzelonako jokalariak Baenari sarrera gogorra egin ostean.
Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdietako partidaren laburpena
Athleticek eta Realak Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatu dute San Mamesen (0-1). Hemen laburpena.
Padilla: “Aurpegia eman dugu; seguru nago bueltako partida aurrera aterako dugula”
Athleticek galdu egin du Realaren aurka, San Mamesen jokatu den Kopako finalerdietarako joaneko partidan. Behin norgehiagoka amaituta, Padillarekin izan gara, eta azaldu digunez, bueltako partidan egoera irauli eta aukera aprobetxatuko dutelakoan daude jokalariak.