Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madrilek, Borussiak, PSGk eta Galatasarayk play offeko lehen neurketan garaipena lortu dute

Zuriek 0-1 irabazi diote Benficari Portugalen, talde alemaniarrak 2-0 gainditu du Atalanta etxean, Pariseko taldeak Monako menderatu du etxetik kanpo (2-3) eta turkiarrek Juventusen aurkako kanporaketa bideratu dute (5-2).

ISTANBUL (Turkey), 17/02/2026.- Galatasaray's Davinson Sanchez (C) celebrates after scoring the 3-2 goal during the UEFA Champions League play-offs 1st leg match between Galatasaray SK and Juventus FC, in Istanbul, Turkey, 17 February 2026. (Liga de Campeones, Turquía, Estanbul) EFE/EPA/TOLGA BOZOGLU
Davinson Sanchez, Galatasarayko jokalaria, Juventusen aurka egindako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek garaipen garrantzitsua lortu du Lisboan Benficaren aurka (0-1). Talde portugaldarra urtarrilaren 28an jokatutako partidan baino esakasago aritu da gaur. Horrenbestez, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara igarotzeko playoffetako kanporaketa bideratu du talde madrildarrak.

Talde zuria gehiago izan da, Viniciusek maisuki sartu du gola eta defentsan oso zorrotz jokatu du, Benficari ia aukerarik utzi gabe.

Bestalde, Serhou Guirassy ginearrak Borussia Dortmund final-zortzirenetara hurbildu du Atalantaren aurkako norgehiagokan (2-0). Niko Kovacen taldea une onean iritsi da Europako kanporaketa honetara.

Ousmane Dembele Urrezko Baloiaren lesioak PSGrentzat enegarren madarikazioa zirudien Monakoren aurkako joaneko partidan, baina Desire Doue gazteak ordezkatu du frantziarren izarra, eta Europako txapelduna final-zortzirenetara bidean jarri du.

Horrela, Paris Saint-Germainek markagailua irauli du AS Monakoren aurka (2-3), printzerri txikiko taldeak bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatu ostean. Azkenik, Juventusek bere hilobia ia zulatu du bere kanporaketan, Galatasarayren aurka galduta Istanbulen (5-2) .

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X