Bartzelona, Superkopako txapeldun Real Madrili irabazita (3-2)
Viniciusek eta Gonzalok berdindu egin dituzte Raphinharen eta Lewandowskiren golak, baina Raphinhak berak sartu du bere bigarrena bere taldea txapeldun egiteko.
Bartzelonak 3-2 irabazi dio Real Madrili igande honetan, Yedan jokatu den Espainiako Superkopako finalean. Viniciusek eta Gonzalok berdindu egin dituzte Raphinharen eta Lewandowskiren golak, baina Raphinhak berak sartu du bere bigarren gola bere taldea txapeldun bihurtzeko.
Bartzelona izan da baloiaren jabe, % 80ko jabetzarekin, baina kosta egin zaio arriskua sortzea azken metroetan. Bitartean, Real Madrilek bere area defendatu du, aurkariaren akats baten zain, eta abiadura erabili du min egiteko.
Partidako lehen abaguneak zurienak izan dira. Viniciusek ez du Joan Garciaren aurkako buruz burukoa aprobetxatu, eta Gonzaloren jaurtiketa desbideratuta joan da.
Lamine Yamal etengabeko amesgaiztoa izan da hegaletik, eta Raphinhak eta Ferminek ere hurbilketa arriskutsuren bat edo beste izan dute. Izan ere, Raphinhak izan du aukerarik onena, baloi luze bat jaso eta Courtoisen aurrean bakarrik geratu denean, baina presaka joan da eta baloia kanpora bota du.
Barçaren kontraeraso azkar baten ostean, Raphinhak baloia jaso du, oraingoan ondo pentsatu eta jaurtiketa gurutzatu du markagailua irekitzeko (1-0).
Golaren ondoren gehiago nahi izan dute, baina, nagusitasun argia izan arren, Madrilek berdinketa aurkitu du. Viniciusek ia zelai erdian hartu du baloia, defentsa denetatik joan da eta gol ikusgarria sartu du (1-1).
Atsedenaldira iritsi aurretik Barçak aurrea hartu du Lewandowskiren gol on batekin, baina hurrengo kornerrean, aldaratze batzuen ondoren, Gonzalok berdinketa jarri du berriro markagailuan (2-2) .
Real Madril hobeto sartu da bigarren zatian, eta Vinicius izan da protagonista berriro ere, pare bat abagune onekin. Barça, ordea, ez da atzean geratu, eta baloiaren kontrolari esker, aurrera egin du.
Partida berdinduta zegoen, baina 73. minutuan Raphinhak bere bigarren gola sartu du. Bere jaurtiketak Asenciorekin egin du topo, eta zorte pixka batekin baloia sare barrura bidali du (3-2).
90. minutuan, Barça jokalari bat gutxiagorekin geratu da, De Jongek txartel gorria ikusi baitu, sarrera gogor baten ondorioz.
Hala ere, Barça indartsu mantendu da Espainiako Superkopako txapeldun izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.
Reala-Athletic partida, Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa, zuzenean
Ez galdu asteazken honetan, martxoak 4, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, Realak eta Athleticek jokatuko dutena, ETB1en, kirolakeitb.eus-en eta ETB ONen. 20:30etik aurrera "Koparen Bila" programa hasiko da. Ondoren, bi taldeen arteko norgehiagoka emango da eta, amaitutakoan, partidu osteko saio berezian partida aztertuko da.
Real Madril-Manchester City, Newcastle-Barça eta Atletico-Tottenham, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan
Final-zortzirenetako joaneko neurketak martxoaren 10ean eta 11n jokatuko dira; itzulikoak, berriz, martxoaren 17an eta 18an.
Atalanta, Galatasaray, Real Madril eta PSG ere final-zortzirenetan izango dira
Joaneko partidan jasotako 2-0ekoa irauli du Atalantak Borussia Dortmunden aurka (4-1). Madrilek Benfica kanporatu du, joanekoan 0-1 eta itzulerakoan 2-1 irabazita. PSGk bina berdindu du Monakoren aurrean, eta Galatasaray luzapenean sartutako bi golei esker sailkatu da, nahiz eta Turinen galdu eta ikaragarri sufritu (3-2).
Reala-Athletic Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, martxoaren 4an, EITBn
20:30etik aurrera, asteazkenean, martxoaren 4an, ETB1ek eta kirolakeitb.eus-ek Realak eta Athleticek Anoetan jokatuko duten neurketa erabakigarriaren gaineko guztia kontatuko dizute. Reala eta Athletic, nor baino nor gehiago, eta final handirako txartela jokoan.
Bodø/Glimtek historia egin du, Inter Milan Txapeldunen Ligatik kanporatuta
Norvegiako taldeak 0-2 irabazi zion Inter Milani final-zortzirenetako play-offetako itzuliko partidan. Bayer Leverkusenek, Newcastlek eta Atletico Madrilek ere final-zortzirenetara aurrera egitea lortu dute.
Atletico, Leverkusen, Bodø/Glimt eta Newcastle, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara
Emaitza altuko markagailuek, Milaneko ezustekoak eta nagusitasunez ebatzitako kanporaketek erabaki dituzte final-zortzirenetarako sailkapenak.
Newcastlek ia erabakita utzi du kanporaketa eta Bodok eta Leverkusenek bereak bideratu dituzte
Ingalaterrako taldeak Qarabag gainditu du etxetik kanpo (1-6), norvegiarrek 3-1 irabazi diote Interri eta talde alemaniarrak 0-2 gainditu du Olinpiakos Grezian. Aitzitik, Brujasek eta Atletico Madrilek 3-3 berdindu dute Belgikan.
Errege Kopako finala apirilaren 18an jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, Cartujan
Espainiako Federazioak iragarri du txapelketako final handia apirilaren 18an jokatuko dutela, eta 21:00etan hasiko dela. Reala edo Athletic final horretan izango dira, eta sailkatzea lortzen duen euskal taldeak Bartzelona edo Atletico Madril izango du aurkari.
Real Madrilek, Borussiak, PSGk eta Galatasarayk play offeko lehen neurketan garaipena lortu dute
Zuriek 0-1 irabazi diote Benficari Portugalen, talde alemaniarrak 2-0 gainditu du Atalanta etxean, Pariseko taldeak Monako menderatu du etxetik kanpo (2-3) eta turkiarrek Juventusen aurkako kanporaketa bideratu dute (5-2).