Albiste izango dira: Kopako finalerdia, Mallorca – Reala; nekazarien protestak, eta akordioa itunpekoetan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Kopako finalerdia, Mallorca – Reala: Aurten ere, Errege Kopako finalerdien eta finalaren emozio guztia zuzenean bizitzeko aukera eskainiko du EITBk, euskaraz. Hala, gaur bertan, 21:00etatik aurrera, Mallorca-Real Sociedad partida izango dugu ikusgai ETB1en, eta etzi Atletico Madril-Athletic Club lehia, azken hori 21:30etik hasita. Hiru aste geroago, etxean jokatuko dute bi euskal taldeek, eta bi norgehiagoka horiek ere ETB1en eskainiko dira, baita apirilaren 6an Sevillan jokatuko duten final handia ere.
- Nekazarien protestak: Orain astebete Ipar Euskal Herriko baserritarrek egin zuten bezala, Hegoaldekoak gaurtik aurrera batuko dira Europan hasitako protesta oldera. Traktoreak aterako dituzte herriguneetara, nekazaritza sektorearen egoera "jasanezina" dela salatzeko. Hala nola, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) malgutzea exijitzen dute: ekoizpen prezioak bermatzea, merkataritza askeko akordioen negoziazioak etetea, edo burokrazia arintzea dira eskari nagusiak.
- Akordioa itunpekoetan: ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuak Kristau Eskola eta AICE-IZEA (Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa) patronalekin bildu ziren atzo, eta akordioa itxi zuten. Ondorioz, otsailaren 6, 7 eta 8rako deitutako lanuzteak bertan behera geratu dira, baita 19 eta 20rako deitutakoak ere. Gaur goizean bilduko dira ordezkariak adostutako akordioa berresteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ansotegiren Real berriak Eldenseri egingo dio bisita eta Eibarrek Elx hartuko du Ipuruan
Talde txuri-urdina emaitza krisian murgilduta iritsiko Eldara, eta Jon Ansotegik Sergio Franciscoren tokia hartu berritan. Bestalde, armaginek, jaitsiera postuetan, bi partida erabakigarri jokatuko dituzte aste honetan etxean.
Euskal taldeen norgehiagoken ordutegiak Kopako final-hamaseirenetan
Eibarrek eta Realak abenduaren 16an, asteartean, jokatuko dute, Alavesek eta Osasunak 17an, asteazkenean, eta Athleticek 18an, ostegunean.
Espainiak Uruguai, Saudi Arabia eta Cabo Verde izango ditu aurkari 2026ko Munduko Txapelketako H multzoan
H Multzoak Miami, Atlanta eta Houstonen (AEB) eta Guadalajaran (Mexiko) jokatuko ditu bere partidak.
48 selekzio, 4 ontzi eta Trump, 2026ko Munduko Txapelketaren zozketaren ikuskizuna
Lau ontzitan banatutako 48 selekziok ezagutuko dute bihar, abenduak 5, multzo fasean izango dituzten aurkariak, zozketa honetan Donald Trump, AEBko presidentea egonen da gonbidatu berezi moduan.
Iñaki Recio, Portugaleteko jokalaria: ''Pozik goaz, jendeak gozatu egin du eta guk ere bai''
Alavesek 0-3 irabazi du Portugaleteren aurka, eta Errege Kopako final-hamaseirenetara igaro da. Bi taldeetako protagonistekin egon gara lehen erreakzioak ikusteko. (Bideoa gazteleraz)
Egoitz Bilbao, Portugaleteko entrenatzailea: ''Biharko partida jokatzeko ilusioz gainezka eta irrikitan gaude''
"Partida oso zaila izango da, aurrean izango dugun taldea lehen mailakoa delako, baina seguru nago gauzak ondo egiten baldin baditugu neurketan zehar gure aukerak izango ditugula", onartu du Portugaleteko prestatzaileak.
Hauek dira 2026ko Munduko Txapelketako bigarren aukerako kanporaketak
Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadan jokatuko den 2026ko Munduko Txapelketan sailkatzeko bigarren aukeraren kanporaketak martxoaren 26 eta 31ren artean jokatuko dira, Europakoak; beste kontinenteetakoak, 23 eta 31ren artean.
Hauek dira jada 2026ko Munduko futbol Txapelketarako sailkatu diren selekzioak
Guztira, 42 selekziok lortu dute 2026ko Munduko Txapelketarako sailkatzea. Oraindik, sei postu esleitu gabe daude.
Sevillako Cartujak Kopako finala hartuko du gutxienez beste hiru denboraldiz, 2026tik 2028ra
Hala erabaki du Sevillako hotel batean bildu den Espainiako Futbol Federazioko zuzendaritza batzordeak. Cartujak Kopako finala hartuko du apirilean, zazpigarren aldiz jarraian. 2017-2018 denboralditik finalaren egoitza da.
Honela jaso dute Portugaleteko jokalariek Errege Kopan Alavesen aurka jokatuko dutela
Portugaletek Alaves izango du aurkari Errege Kopako hurrengo kanporaketan, asteartean egindako zozketak zehaztu duenez. Taldeak zuzenean jarraitu du emanaldia, eta pozik azaldu da, emaitzaren berri izanda.