FIFAk diziplinazko prozedura abiatu du Luis Rubialesen kontra
FIFAren Diziplina Batzordeak ostegun honetan iragarri duenez, diziplina prozedura jarri du martxan Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidentearen aurka, Emakumeen Mundu Txapelketaren finalean Jenni Hermoso jokalariari domina-banaketan ezpainetan emandako musuaren harira.
Erakundeak ohar batean aurreratutakoaren arabera, "FIFAren Diziplina Batzordeak Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteari jakinazio dio diziplina prozedura abiatu duela haren kontra, 2023ko abuztuaren 20an jokatutako Emakumeen Munduko Koparen finalean gertatutakoa dela eta".
Hermosori emandako musuak eta tituluaren ospakizunean izandako jarrerek FIFAren Diziplina Kodeko 13.1 eta 13.2 artikuluak urra ditzaketeela gaineratu du.
Horrez gain, pertsona guztien osotasuna errespetatzeko konpromisoa berretsi du erakundeak. "Horrexegatik, horren aurkako edozein jokabide irmo salatu du", amaitu du FIFAk agiria.
Gianni Infantinok gidatzen duen antolakuntza horren erabakiak bat egin du Rubialesen aurka ekiteko eskatu duten gainerako ahotsekin, Jenni Hermoso bera barne. Izan ere, Espainiako selekzioko jokalariak "neurri eredugarriak" har ditzan eskatu dio federazioari. Jokin Aperribay Realeko presidenteak ere "Rubialesek dimisioa eman" beharko lukeela uste du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik
Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.
Real-Athletic Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidaren laburpena
Realak 1-0 irabazi dio Athletici Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidan. Joanekoan gol bateko abantaila hartua zuen talde txuri-urdinak, hortaz, 2-0arekin lortu dute Sevillarako txartela. Hemen norgehiagokaren laburpena.
Reala, finalera Anoetan Athletic kanporatuta, Kopako derbi zirraragarrian (1-0)
Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak apirilaren 18an Sevillako Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Txuri-urdinek 1-0 mendean hartu dute talde zuri-gorria, Oyarzabalek azken minutuetan penaltiz sartutako gol bati esker.
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realaren eta Athleticen autobusek zaleen azken animoak jaso dituzte, giro ikusgarrian, Anoetara bidean
Errege Kopako finalerdietako derbia erabakigarria hasteko ordu eta erdi gelditzen zirela, zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek babes ikaragarria eman diete jokalariei.
Realaren eta Athleticen zaleak gogotsu eta itxaropentsu daude, gaueko hitzorduaren atarian
Realak eta Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida jokatuko dute gaur gauean Anoetan. Giro ederra dago bi taldeen zaleen artean.
Realak abantailaz ekingo dio kopako derbiaren bigarren neurketari, eta Athleticek kemenez egingo dio aurre Anoetako norgehiagokari
Ruperez, Odriozola eta Kubo ez daude jokatzeko moduan, baina Oskarsson bueltan izango du Matarazzok. Joanekoarekin alderatuta, Valverdek lau jokalari garrantzitsu sartu ditu deialdian, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, eta orduan zigortuta zegoen Paredes ere bai.
Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.
Reala-Athletic partida, Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa, zuzenean
Ez galdu asteazken honetan, martxoak 4, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, Realak eta Athleticek jokatuko dutena, ETB1en, kirolakeitb.eus-en eta ETB ONen. 20:30etik aurrera "Koparen Bila" programa hasiko da. Ondoren, bi taldeen arteko norgehiagoka emango da eta, amaitutakoan, partidu osteko saio berezian partida aztertuko da.