Osasunak eta Real Madrilek desberdin banatu dituzte Kopako finalerako sarrerak
Osasunak eta Real Madrilek 20.500 sarrera zituzten bakoitzak maiatzaren 6an Sevillako Cartujan jokatuko den Kopa finalerako, eta klubek desberdin banatu dituzte sarrera horiek.
Osasunak bere bazkideak lehenetsi ditu, eta talde nafarraren historiako Kopako bigarren finalera joan ahal izatea ziurtatu die. Horrela, eskaera egin duten 19.208 bazkideak Cartujako finalean egongo dira, baita beste 350 jarraitzaile ere. Beraz, talde gorritxoak sarreren % 95 bere masa sozialari bideratu dio. Gainerako sarrerak klubaren konpromisoetarako dira, baina ikusteko dago zein izango den azken banaketa zehatza.
Real Madrilek, aldiz, 16.555 sarrera bideratu ditu bazkideentzat, hau da, Espainiako Futbol Federazioak emandako 20.438 sarreretatik % 81. Beste 3.883 sarreretatik 1.100 baino gehiago lehen taldeko kideentzat dira, hala nola, jokalarientzat, teknikarientzat eta medikuentzat. 340 sarrera Zuzendaritza Batzordearentzat dira, eta gainerakoak klubaren beste konpromiso batzuetarako.
Klub zuriak Osasunak baino bazkide gehiago ditu, eta jasotako 39.000 eskaeren artean 16.500 zozkatu ditu.
Finalistek Sevillako Cartujaren sarreren % 40 lortu zuten bakoitzak, Federazioak milaka sarrera lagatzearen truke.
Zure interesekoa izan daiteke
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrildarrek eta norvegiarrek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik
Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.
Real-Athletic Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidaren laburpena
Realak 1-0 irabazi dio Athletici Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidan. Joanekoan gol bateko abantaila hartua zuen talde txuri-urdinak, hortaz, 2-0arekin lortu dute Sevillarako txartela. Hemen norgehiagokaren laburpena.
Reala, finalera Anoetan Athletic kanporatuta, Kopako derbi zirraragarrian (1-0)
Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak apirilaren 18an Sevillako Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Txuri-urdinek 1-0 mendean hartu dute talde zuri-gorria, Oyarzabalek azken minutuetan penaltiz sartutako gol bati esker.
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realaren eta Athleticen autobusek zaleen azken animoak jaso dituzte, giro ikusgarrian, Anoetara bidean
Errege Kopako finalerdietako derbia erabakigarria hasteko ordu eta erdi gelditzen zirela, zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek babes ikaragarria eman diete jokalariei.
Realaren eta Athleticen zaleak gogotsu eta itxaropentsu daude, gaueko hitzorduaren atarian
Realak eta Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida jokatuko dute gaur gauean Anoetan. Giro ederra dago bi taldeen zaleen artean.
Realak abantailaz ekingo dio kopako derbiaren bigarren neurketari, eta Athleticek kemenez egingo dio aurre Anoetako norgehiagokari
Ruperez, Odriozola eta Kubo ez daude jokatzeko moduan, baina Oskarsson bueltan izango du Matarazzok. Joanekoarekin alderatuta, Valverdek lau jokalari garrantzitsu sartu ditu deialdian, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, eta orduan zigortuta zegoen Paredes ere bai.
Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.