Kopako bigarren kanporaketa jokatuko da aste honetan
Aste honetako Errege Kopako bigarren kanporaketan, 56 taldek hartuko dute parte.
Realak Zamora bisitatuko du asteazkenean, Osasunak Galiziara bidaiatuko du Deportivoren aurka jokatzeko ostegunean, eta Alavesek Linares Deportivoren aurka jokatuko du gaur.
Bigarren mailako euskal taldeei dagokienez, Eibarrek Teneriferen zelaia bisitatuko du, eta Amorebietak Almeriaren aurka jokatuko du etxean.
Kanporaketa honetan ez dira arituko Real Madril, Bartzelona, Atletico Madril eta Athletic, Superkopa jokatuko baitute.
EUSKAL TALDEEN PARTIDAK
Abenduak 14, asteartea
(21:00) Linares - Alaves
Abenduak 15, asteazkena
(19:00) Zamora - Real Sociedad
(21:00) Tenerife - Eibar
Abenduak 16, osteguna
(19:00) Amorebieta - Almeria
(21:00) Deportivo - Osasuna
KANPORAKETA GUZTIAK:
Abenduak 14, asteartea
(19:00) Andorra - Celta
(19:00) San Sebastian de los Reyes - Fuenlabrada
(20:00) Huesca - Girona
(20:00) Zaragoza - Burgos
(20:00) Rayo Majadahonda - Malaga
(21:00) Palencia Cristo Atletico - Espanyol
(21:00) Alcoyano - Levante
(21:00) Linares - Alaves
Abenduak 15, asteazkena
(19:00) Bergantiños - Rayo Vallecano
(19:00) Andratx - Sevilla
(19:00) Zamora - Real Sociedad
(19:30) CYD Leonesa - Leganes
(20:00) Sporting de Gijon - Alcorcon
(20:00) Ponferradina - Eivissa
(20:00) Valladolid - Las Palmas
(20:00) Castelló - Cartagena
(21:00) Unionistas de Salamanca - Elx
(21:00) Tenerife - Eibar
(21:00) Atletico Sanluqueño - Vila-real
Abenduak 16, osteguna
(19:00) Talavera de la Reina - Betis
(19:00) Llanera - Mallorca
(19:00) Arenteiro - Valentzia
(19:00) Amorebieta - Almeria
(20:00) Lugo - Mirandes
(21:00) Deportivo - Osasuna
(21:00) Atletico Mancha Real - Granada
(21:00) Albacete - Cadiz
(21:00) Atletico Baleares - Getafe
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Alessandro Ruta kirol-adituaren ikuspuntua, Atalanta-Athletic partidari buruz
Alessandro Ruta kirol-aditu italiarrak gaur gaueko partida nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan. Atalanta ikusten du faborito, baina sorpresaren bat gerta daitekeela ere azaldu du.
Erregina Kopako finala Gran Canaria Estadioan jokatuko da, maiatzaren 16an
Reala eta Athletic final-laurdenetan daude, alegia, final hori jokatzeko lehian jarraitzen duten taldeen artean.
Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketako ordutegiak
Alaves-Reala derbia otsailaren 4an jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan. Athleticek, ostera, otsailaren 4ean egin beharko dio aurre Valentziari, 21:00etatik aurrera.
Alaves-Reala eta Valentzia-Athletic, Errege Kopako final-laurdenetan
Kanporaketak otsailaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dituzte, partida bakarrera. Albacete-Bartzelona eta Betis-Atletico Madril izango dira gainerako bi neurketak. Finalerdietan, gutxienez euskal talde bat izango da.
Senegal, Afrika Kopako txapeldun, Marokoren aurkako final gorabeheratsuan
Partidako azken minutuetan, polemika izan zen nagusi. Batetik, epaileak gol bat baliogabetu zion Senegali; bestetik, luzapenean Marokoren alde izandako penaltiak senegaldarren protestak eragin zituen, eta zelaia utzi zuten.
Honela jaurti zituzten penaltiak Reala-Osasuna Errege Kopako kanporaketan
Realak lortu zuen final-laurdenetara aurrera egitea. Oyarzabalek, Guedesek, Solerrek eta Sergio Gomezek sareetara bidali zuten baloia, eta Unai Marrerok Moncayolaren eta Catenaren jaurtiketak gelditu zituen.
Luis Sabalza eta Jokin Aperribay itxaropentsu Kopako aukera aprobetxatzeko
Luis Sabalza Osasunako presidenteak eta Jokin Aperribay Realeko presidenteak Getarian bazkaldu dute Anoetan jokatuko den Errege Kopako derbiaren aurretik. Espero bezala, bakoitzak bere taldea animatu du, Ligari begira motibatuko dituen garaipena lortzeko itxaropenarekin.
Realak markagailua irauli du Osasunaren aurka, derbian, eta penaltietan sailkatu da Kopako final-laurdenetarako
Nafarroako taldea 0-2 aurreratu da, Moncayolak eta Oyarzabalek bere atean sartutako golen bidez, baina Turrientesek eta Zubeldiak berdindu egin dute, azken minutuetan; luzapenean, Aitor Fernandezek penalti bat gelditu du, eta penalti jaurtiketetan Unai Marrerok bi gelditu ditu.
Lanegunak giroa kendu dio Realaren eta Osasunaren arteko Kopako derbiaren atarikoari
Talde baten zein bestearen jarraitzaileek laneguna dute eta, beraz, gutxi dira eguneko lehen ordutik atarikoaz gozatu ahal izan duten zortedunak. Arratsaldeko azken orduetara arte ez dira Donostiako kaleak futbol giroaz beteko.